bIDEhUTS jaia Hondarribiko Psilocybenean

Bizkaie! 2023-04-13 10:12   Musikea

Gailu, Lisabö, Audience, Jiel, Joseba Irazoki eta Lagunak...

2018an Gernikako Astran atondutako jaialdia izan zan gure azken ospakizuna; 5 urte igaro dira ordutik. Jaialdi honeek gure arteko alkartasuna lagun artean ospatzeko aukerea eskaintzen dabe; oraingoan, egiari zor, egoera ekonomikoa iraultzen hasteko ezinbesteko jaialdia be bada. Drama barik baina errealidadea hori da.

Orain dala 13 urte bezelaxe, datorren bagilaren 2an eta 3an, Hondarribiako Psilocybenean hartuko dogu aterpe egun bitan, bIDEhUTSeko taldeakaz osotutako egitarauagaz.

Bagilaren 2an, barikuan, Gailu taldeak ekingo deutso gaualdiari. 2021eko bagilean Begiak, egiak ba ote? lanagaz hasitako biran buru-belarri jarraitzen dabe. Andoaingo hirukotea Psilocybeneako oholtzara igongo dauen lehenengo aldia izango da honakoa.

Ondoren, Lisabö irundarrek joko dabe. Taldea disko barriaren grabaketa prozesuan dago. Diskoaren kaleratze eta aurkezpen kontzertuen datak zehaztu barik dagoz baina hau izango da diskoaren aurkezpen birea hasi baino lehenago zuzenean ikusteko aukera bakanetako bat. Bakarra ez baldin bada.

Hurrengo egunean, bagilaren 3an, ateak 20:00etan edegiko ditue: Jan-edana izango da, musikaz girotutako mokaua. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

Gernikako Audience taldeak 20 urteko ibilbidea ospatuko dau; denpora luze horretan ondutako errepertorio zabalean oinarritutako kontzertua izango da.

Eta Psilocybeen egingo dan jaialdia amaitzeko Joseba Irazoki eta Lagunak. Dinoenez, tornadoei izena jarteko zerrendan Jiel agertzen ei da. Bada hori, probau ez dauenak, ez daki zer dan hau...

Kontzertuen ostean jaiak Lakaxita Gaztetxean izango dau jarraipena.

Egun bietarako sarrerak apirilaren 14an, barikuan, jarriko dira salgai www.musikaze.com atarian. Internet bidez saldu bako tiketak egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira. Egun bakotxeko sarrerearen prezioa 12€ (aldez aurretik) eta 15€, txarteldegian, izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu