Pavement, Bilbao BBK Live Jaialdiko kartelburu
2023-03-02 08:19 MusikeaEguneko sarrerak martiaren 9an, eguenean, egongo dira salgai.
Bilbao BBK Live Jaialdiaren 2023ko edizinorako talde danak erakarri ditue arontzaileek. Garagarrilaren 6an, 7an eta 8an maila handiko artistak batuko dira, besteak beste, Arctic Monkeys, Florence + The Machine, The Chemical Brothers, Phoenix edo Pavement.
- Eguena, garagarrilak 6: FLORENCE + THE MACHINE, THE CHEMICAL BROTHERS, FEVER RAY, M83, ARCA
- Barikua, gararrilak 7: PAVEMENT, PHOENIX, RÓISÍN MURPHY, DANIEL AVERY, THE BLAZE, JAMIE XX, DUKI
- Zapatua, garagragarrilak 8: ARCTIC MONKEYS, IDLES, RÖYKSOPP, LOVE OF LESBIAN, 070 SHAKE
Basoa. Baso Elekrtronikoa
Toccororo, Sama Yax eta Dalila, Call Super, HAAi, Sama Yax eta Violet, Ben Ufo, Sherelle, Job Jobse, Dinamarca eta Dalila, Young Marco, Avalon Emerson, John Talabot, GAZZI eta Toccororo.
Lasau. Musikearen Anagoardia
DJ Der, Formica, Olivia, Phoebe eta Xamana Jones, GAZZI 8kitoo, Malibu, Ouri, Senda Fatal eta Tenguerengue, Fantasilandia, Ghazal, Kebra, Linnea eta Sukumons.
Eusko Label Kartela
Iragarpen honetan ere, Vicente Paredes artistaren Supereuskadi argazki-saiakerako beste irudi bat aurkeztuko dugu, esku pilota; lehendik aurkeztuak ditugu harrijasotzaileak eta Tximistarriren kondaira. Izan ere, Bilbao BBK Live jaialdian, artea –mota guztietako artea– ezinbestekoa da, musika bezain funtsezkoa; eta, kasu honetan, Euskadiren nortasuna eta idiosinkrasia adierazteko helburu komuna partekatzen dute.
Jaialdiaren atontzaileak naturaguneak jagoteko konpromisoari eutsiz, sarrera bakotxetik 3€ lehengo zemendian Balmasedan sute batek kiskalitako ingurunea basobarritzera bideratuko ditugu, Enkarterri Bizkaiko birikea dalako.
Bonuak salgai dagoz oraindino jaialdiaren webgunean eta seetickets.com/es webgunean; epeka ordaintzeko aukerea badago, baita kanpineko sarrerea erostekoa be. Eguneko sarrerak martiaren 9an, eguenean, egongo dira salgai, prezio berezian: 70 €.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!