Barikuak jazz doinuz beteko dira Bilbon
2023-01-27 10:46 MusikeaZezeilaren 3an hasiko da 2023ko Bilbao Distrito Jazz.
Sei kontzertu dagoz 2023ko Bilbao Distrito Jazz zikloaren egitarauan, danak barikuetan. Zezeilaren 3an izango da lehenengoa eta martiaren 10ean azkena. Hortaz, barikurik bariku jazzaren zale diran bilbotarrek askotariko artisten emonaldiez gozau ahal izango dabe, baita bisitariek be. Udalaren eta Bilbaina Jazz Club-en arteko alkarlanari esker dator beste urte batez.
Bertoko eta kanpoko musikariak etorriko dira Bilbora, danak erreferenteak jazz estiloan. Honeek entzun ahal izango doguz aurten: Mikkel Ploug Trio, Antonio Mazzei Trio, Capital Trio, Mariano Díaz & Javier Malosetti Band, Scatter The Atoms That Remain, eta Víctor de Diego.
Udalak azaldu dau danek maite dabela jazza, askotariko, egungo eta kalidadezko proposamenen bidez. Jatorriz, Eskandinaviako, Argentinako, Venezuelako eta Estadu Batuetako artistak dagoz programan, baita Euskal Herrikoak be.
Sei kontzertu dira, beste horrenbeste lekutan. Errekaldeko udaltegian izango da lehenengoa, zezeilaren 3koa, eta Mikkel Ploug Triok igongo dau oholtzara. Gitarra garaikidearen gaur egungo maisu handietako bat da Mikkel Ploug daniarra, haren Faroe diskoak Grammy Saria irabazi eban. Sean Carpio eta Jeppe Skovbakke dira hirukoteko beste kideak.
Hurrengo emonaldiak Sarrikoko Konserbatorioan, Begoñako udaltegian, Otxarkoagako udaltegian, Bertendona Institutuan eta Bidebarrieta liburutegian izango dira. Sarrerak salgai dagoz sarean, kontzertu bakotxa bost eroan. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira.
Egitaraua eta argibide gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!