X Gernikako Lekuek udabarria loratuko dau

Bizkaie! 2023-01-25 09:56   Musikea

Aupa Maurizia eta aupa kultura nahasketak!

Badator Lekuek Festibala, neguari agur esan eta udabarriari musikaz ondoetorria emotera.

Jaialdi boluntario eta kolaboratiboak programazinoaren zati bat aurkeztu dau eta badakigu, martiaren 17tik 25ra, besteak beste, Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Lady Banana, Pelomono, Wormed eta Olaia Inziarte talde eta bakarlariek ospatuko dabela jaialdiaren lehenengo hamarkadea.

Ttxikitasunean handia dan festibalak, beti bezela Gernikako hainbat lekutan. Hamargarrena izanik, benetako ospakizuna, jaia, izango da aurtengo edizinoa, bolondresen bultzadaz sortutako festibal bereziena dan honetan.

Kontzertu, berbaldi, disko arte azokea, dj, tailer, erakusketa eta beste jarduera gehiago izango dira baina edizino honen grafikea nabarmendu behar da. Urtero artista batek diseinetan dau eta 2023an Ramon Zabalegi irundarraren txandea izan da (@zumitrenko).

Sarrerei jagokonez, bonua formatu fisiko zein digitalean erosi daitekez 30 euroan www.gernikakolekuek.com webgunean eta hemen

Kiko Venenok Lizeoan emongo dauen kontzertuak bonotik aparte doan sarrera bat izango dau, 15 € /12 € bazkideentzat eta hemen erosi daitekez. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu