Harribitxi taldeak hasierea emongo deutso XV. Neguko bidaia zikloari
2023-01-10 09:26 MusikeaZapatuan, urtarrilaren 14an hasiko da, Neguko Bidaia.
Hainbat musika estilo eskainiko dituan zikloa zezeilaren 18an amaituko da Getxon, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira eta sarrerak 5 euroan salduko ditue txarteldegian (kontzertua hasi baino ordu bi lehenago).
Harribitxi bikoteko kideak dira Iker Álvarez González eta Aitor Urquiza Cirauqui. Euren eskaintzea eta ikusmira artistikoa sormen barriko obra musikalen inguruan sortzen da, musika tradizionalaren ezaugarrietan modu berezi eta dinamikoan oinarrituak.
Harribitxi bikoteak txistulari-bikotearen formatuari etekinik handiena ataratea dau helburu, orkestra-gizon klasikoen antzera, besoak eta hankak erabiliz, aldi berean buztartzeko txistua eta silbotea lako euskal musika tresna tradizionalak eta bonbete, ttun-ttun, pandereta, caxixi, kajoi, txindata, shruti box indiarra, glockenspiel, bongo guitarra eta mandolina lako musika tresna interesgarriak.
Gaur egun, txistulari-bikotea euren lehenengo diskoa dan Deiadar diskoa aurkezteko biran dabil buru-belarri. Neguko Bidaia zikloan ohikoa dan legez, kontzertuak amaitutakoan artistek bertaratutakoek egin nahi dituen galderei erantzungo deutsee.
Ganerakoan, hilaren 21ean, Ernesto Chuliá eta Pía Rojas izango dira protagonista; 28am, Lumiere Hirukotea; zezeilaren 4an, Big Band Leioa; hilaren 11n, Melted Klocks; eta 18an, barriz, Mexikoko Laos Parranderos.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!