Skakeitan-en azken-azkena, zezeilaren 11n, Astigarragan

Bizkaie! 2022-12-19 13:12   Musikea

15 urteko bidea zaleen aurrean amaituko dabe.

Urte erdi inguru pasau da Skakeitan talde gipuzkoarrak agur esango ebala iragarri ebanetik. Zuekin azkena biran ibili dira hileotan, herririk herri eta oholtzarik oholtza zaleei agur esaten, zuzeneko kontzertu indartsuen bidez. Birako azkena, behin betiko agurra, zezeilaren 11n egingo dabela aurreratu dabe orain. Astigarragako Oialume Biltokian da hitzordua.

Sarrerak erosi hemen.

2008an agertu zan Skakeitan jentaurrera, Letaman Gaztetxean jotako kontzertuan. 15 urte geroago, zaleen aurrean amaitu nahi dabe ibilbide oparoa. Urteotan guztiotan bizi izandako guztiari emon ahal deutsen itxiera ederrena emotea da helburua, topera egingo daben jaia: Batez be, zuokaz, lagunok, zuek barik ezinezkoa litzatekeelako urte honeetan guztietan aurrera egitea. Hasieratik bultzadea emon euskuzuenon arnasea eta gaur arte segidu gaituzuenon indarragaitik.

Hasiera batean, Donostian egin nahi eben agurreko kontzertua. Udalaren kultura arloko arduradunakaz ez dira ados jarri leku eta baldintza aproposetan era horretako kontzertu bat egiteko eta, hortaz, Astigarragako Oialume Biltokira jo dabe. 

Zuekin Azken Azkena izenburupean, jai bikaina atondu nahi dabe zezeilaren 11n. Egun berezia izatea nahi dogunez, bidelagun izan diran hainbat artistagaz batera, gure ibilbideari buelta bat emongo deutsan ezohiko errepertorioa eroango dogu, sorpresa eta abarrakaz, azaldu dabe Skakeitanekoek. 

Orain arteko birea be hunkigarria izan dala dinoe donostiarrek, emozinoz eta sentimenduz betea. Zaleek agertutako maitasunagaitik eskertuta eta asetuta dagoz. Taldearen barruko giroa be nabarmendu dabe, 15 urtean izandako gorabehera guztien ondorio: Bizitza erdia bigarren kuadrilla bat izaten, alkar maitatzen, liskartxuetatik eta nahasmenetatik ikasten, alkar errespetetan

Kontuak kontu, zaleek badabe agendan apuntetako hitzordua. Skakeitanekoek aurreratu dabenez, ez da kontzertu soil bat izango!.

batez ere zuekin lagunok, zuek gabe ezinezkoa litzatekeelako urte guzti hauetan aurrera egitea. Hasieratik bultzada eman zenigutenon arnasa eta gaur arte jarraitu gaituzuenon indarrarengatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu