'An Accidental Life' pelikuleak irabazi dau BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko Sari Nagusia

Bizkaie! 2022-12-19 07:50   Zinemea

De l’ombre aà la lumière-From shade to light, Agur Artzai eta Egoland pelikulek bina sari eskuratu ditue.

Euskal zinemagile bi saritu ditue: Julen Zubietek Agur Artzai lanari esker EITB Euskerazko Film Onena eta Gazte epaimahaiarena eta Aner Etxebarriak Joy-gaz film labur onena.

An Accidental Life pelikuleak irabazi dau BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko Sari Nagusia. Henna Taylorrek zuzendutako lana da eta Quinn Brett eskalatzailea dau protagonista eta ardatz. Quinn Brett-ek eskalada istripu larria izan eban El Capitanen, Yosemiten, 2017ko urriaren 11n. Jazotakoaren barri kontau lerike, mirariz eutsi eutsola bizirik, baina gerriz behera elbarri geratu zan eta horri aurre egiten ikasi behar izan dau ordutik. Bera eta Henna Taylor, biak, izan dira Bilbon pelikulea aurkezten eta Epaimahaikideak ez eze, Mendi Filmeko ikusleak be poltsikoratu ditu beren istorioak.

Danetara, 16 sari izan dira palmaresean eta BBK Aretoan egindako ekitaldian ermon ditue bart. Sail Ofizialean aurkeztutako 56 pelikuletatik, 13k jaso dabe garaikurren bat eta horreen artean emon dira 25.200 euro diru-saritan.

Sari banaketan parte hartu daben babesle eta antolakuntza ordezkariak: Lorea Bilbao, Euskera, Kultura eta Kirol Diputatua; Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia; Joselu Blanco, ETB-ko programazino zuzendaria; Alberto Iñurrategi, Ternua Groupeko event and team manager; Mikel R. Alonso, Escuela de Cine del País Vasco zuzendaritzako kidea; Iratxe Fresneda, Epaimahaikidea; Jabier Baraiazarra, Mendi Film Festival Alkarteko zuzendaria; eta Eduardo Martinez, Mendi Film Festival Alkarteko presidentea.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 15. edizinoko Sariak

Sari Nagusia: Eguzkilore garaikurra eta 6.000 euro | An accidental life

Zuzendari Onena: Eguzkilore garaikurra eta 3.000 euro | Sébastien Montaz-Rosset eta Davina Beyloos Montaz-Rosset | De L’ombre a la lumiere-from shade ro light

Gidoi Onena: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro | Not alone

Argazkilaritza Onena: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro | Ephemeral

Epaimahaiaren Saria: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro | This is beth

EITB Saria Euskarazko Film Onenari: Eguzkilore garaikurra eta 2.000 euro | Agur artzai

Soinu Banda Original Onenaren Saria: Txalaparta garaikurra eta 1.200 euro | Creation Theory | Konpositoreak: Griff Washburn & Goth Babe

Mendiko Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro | De l’ombree a la lumiere-from syhade to light.

Eskaladako Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro | Alpine trilogy (Doggystyle).

Kultura eta Natura Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro | Pasang - In the shadow of Everest.

Kirol eta Abentura Film Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.200 euro | Tofol Castanyer, El Crredor infinit.

Film Labur Onena: Eguzkilore garaikurra eta 1.000 euro | Joy.

Ikusleen saria: Eguzkilore garaikurra eta 1.000 euro | Egoland.

Gazte Saria Film Labur Onenari: Eguzkilore garaikurra eta 200 euro | Agur Artzai.

Epaimahaiaren Aitamen Berezia | Egoland.

Epaimahaiaren Aipamen Berezia | Sav age Waters.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu