XV. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia, abenduaren 9tik 18ra

Bizkaie! 2022-12-09 10:50   Zinemea

Ephemeral eta Egoland filmakaz ekingo jako jaialdiari.

Mendi Filmen 15 edizinoak (2008-2022) gogora ekarriko dira. | Ikusi handiago | Argazki originala

59 filmek hartuko dabe parte jaialdian: Nazinoarteko 16 estreinaldi, Europan 1, Espainian 26 eta Euskadi mailan 7.

Sail Ofizialeko filmak 56 dira eta 14 sari dira tartean.

Sari berezi bi emongo dira: WOP Mendi Film Saria Eduardo Martínez de Pisón geografoari eta IAMF sari nagusia, barriz, Michael Dillon zinemagileari.

Hasiera Ekitaldia Euskalduna Jauregiko Auditorio nagusian egingo da, barikuan, hilaren 9 (19:30ean). Mendi Filmen aurreko edizinoetan sarituak izan diran bi zinemagile entzutetsu biren pelikulakaz:

Ephemeral, Alastair Lee-rena.

Egoland, Ignasi López-ena.

Ekitaldi horretan, Mendi Filmen 15 edizinoak (2008-2022) gogora ekarriko dira.

Epaimahaia 2022

Laura Zumiani, Lisa Stolze, Iratxe Fresneda, Josué Vergara, Albert Pascual

Andres Espinosa. Bakarrik eta libre

Sua Edizinoak eta Mendi Filmen bildumako hirugarren komikia.

Andres Espinosa. Personaia liluragarri bat, bere garaiari aurreratua, mendian urrats harrigarriak emon zituan aitzindaria, heroi ezpalik bako erraldoia.

César Llagunoren ilustrazinoek, Felipe H. Navarrok koloreztatuta, bizia hartu dabe barriro Ramon Olasagastiren gidoi eta testuakaz. Aurrekari apartak ditue, bildumako Everest: Herri oso bat gailurrean eta Iñurrategi Anaiak: Mendiari bihotz emanak, komikiak.

CVCEPHOTO 2022 erakusketea

Club Vasco de Camping Alkarteak atondutako nazinoarteko argazki lehiaketea mendiko jarduerei buruz:

Metro Bilbao.

Abando (Berastegi).

Moyua (Diputazinoa).

Indautxu (Urquijo).

Santimami (Luis Briñas).

*Panel Talk: Abenduak 10 zapatua | Sala BBK | 12:00etan.

*Bisita gidatua: Abenduaren 10ean, 14:00etan (Sala BBK aretoan hasita).

Into the ice erakusketea

Darwin mendilerrora espedizinoa zientzia eta esplorazinoa buztartuz.

Itsasmuseumen pelikulearen estreinaldia: Abenduaren 11n, domekan, Sala BBK | 17:00etan.

Bisita gidatua: Abenduaren 11n, domekan, 11:00etan.

Curavacas Sur: La montaña verde erakusketea José María Álvarez argazkilariarena BBK Kuna aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu