Peras Bionicas taldearen 'Olatuen isiltasuna' film laburrak irabazi dau 18. Kameratoia
2022-10-25 12:23 ZinemeaPaul Urkijo eta Iban del Campo zuzendariak izan dira urte honetako epaimahaikideak.
Urriaren 21etik 23ra bitartean egindako 18. Kameratoiko lehen saria Peras Bionicas taldearen Olatuen isiltasuna film laburrak eroan dau Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko Euskal Zinema Bilereagaz batera atontzen dauen ikus-entzunezko rally honetan.
Urriaren 21ean, Paul Urkijok emondako gaiari, kalian gora, kalian behera, tiraka ibili izan dira 9 taldeak astegoien guztian zehar Lekeitioko kaleetan grabetan. Domekan, urriaren 23an, arratsaldeko 16:30ean emon jakon hasierea sariak emoteko ekitaldiari.
Paul Urkijo bera eta Iban del Campo zinemagile arrasatearra izan ziran lanak baloretako arduradunak. Aurkeztutako lanen irudien kalidadea eta batez be istorioei emondako bigarren bueltea nabarmendu eben, Euskal herrian zinemagile onen harrobia badagoala azpimarratuz.
Kontuak kontu, aurkeztutako 9 lanen artean Peras Bionicas taldearen Olatuen isiltasuna film laburra izan zan irabazlea, mimo handiz jorratutako irudiak eta istorio borobila izateagaitik. Bigarren saria, ostera, eta oso puntu gitxiko aldeagaz, Sigi Saga taldearen Haragia lanak eroan eban. HUHEZIko ikasle talde honek oso modu bisualean mezu gordina erakusten deu.
Publikoaren saria, ostera, Galapan lanak irabazi dau, Julene eta Ainhoa zuzendariarena.
Lehen sariak 800 euroko ordainsaria dau, 350 eurokoa bigarrenak eta hirugarrenak, barriz, Filmin zinema plataformarako hilebeteko harpidetzea. Horrezaz gan, lehen sariduna Laburbira zirkuituan sailkatuko da eta bigarren film laburragaz batera Durangoko Azokearen barruan egiten dan DemaSA lehiaketara sartuko dira zuzenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!