59 film aukeratu ditue Mendi Film Festival-en

Bizkaie! 2022-10-17 08:57   Zinemea

Euskal Herriko produkzinoa edo zuzendaria daben hamar lan dagoz tartean.

2022ko Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian lehiatuko diran pelikulen barri emon dabe, Sail Ofizialekoak zein beste ataletakoak: Zabalandi eta Mendi Film Ternua Bekea. 190 lan heldu dira mundu guztitik, baina danak ezin jaialdiaren egitarauan sartu, eta 59 aukeratu ditue danetara, 14 herrialdetatik etorriak.

Euskal Herriko produkzinoa edo bertoko zuzendaria daben pelikulak hamar dira. Tartean dagoz Julen Zubieteren Agur Artzai, Janire Etxaberen Iretargi eta Mikel Gurrearen Heltzear. Alex Txikonen ingurumen eta alkartasunezko proiektuak erakusten dituan Anwar dokumentala be Bilbon izango da.

Nazinoartetik datozan hautagaien artean, ospe handiko mendizaleen ibilerak agertzen dituen filmak dagoz, esate baterako, Adam Ondrari eta Pasang Tembari eskanitakoak. Munduko txoko ikusgarrietara eroango gaitue beste batzuek: Kilimanjarora, Annapurnara, Everestera... Abenturea eta lorpen bikainen lekuko izan dira parajeok, baita tragedienak be.

Zerrenda osoa hemen.

Pelikula horreek guztiak BBK Salan, Euskalduna Jauregian eta Azkuna Zentroko Golem aretoetan emongo ditue eta batzuk herririk herri be ikusi ahal izango dira, Mendi Tour zikloari esker. Pandemiak baldintzatutako aurreko urte bien aldean, aforo mugarik bako jaialdia izango da aurtengoa.

Bestetik, 2022ko Mendi Film Bilbao Bizkaiako epaimahaian nortzuk egongo diran be aurreratu dabe: Lisa Stolze austriarra, Laura Zumiani italiarra, Josué Vergara valentziarra, Albert Pascual kataluniarra eta, euskal zinemearen ordezkari, Iratxe Fresneda.

Abenduaren 9tik 18ra egingo dabe 15. Mendi Film, Bilbo eta Bizkaia mendiko, abenturako, muturreko kiroletako eta naturako zinemearen nazinoarteko epizentro bihurtzeko asmoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu