Urnietatik Potes-era 16 herritan mendiko 26 proiekzino eskainiko ditu Mendi Tourrak udagoienean

Bizkaie! 2022-09-08 12:23   Zinemea

Pelikulen izen-emote epea hilaren 15ean amaituko da.

Mendi Tourrak udadagoieneko agendea prest dauka mendiko zinemarik onena, puntako aretoetan aurkezteko. Urnietako Sarobe antzokian hilaren 22an hasiko da eta 16 herri/uritan ibiliko da zemendiaren 19ra arte, danetara 26 zinema saio eskainiz. Hortik aurrera, jaialdi nagusiaren zain egongo gara, abenduaren 9tik 18ra egingo dan BBK mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiari begira.

Aurtengo negu-udabarriko sasoian 29 egoitza izan zituan Mendi Tourrak eta 7.100 ikusle batu ziran saioetan. Erantzun bikain horri erantzunez, hona hemen udagoienean gehitu diran egoitzen zerrendea:

URNIETA irailak 22
SANTANDER urriak 3-4-5
PUNTAIK-PUNTA ARRASATE urriak 14
GETARIA urriak 16
MADRID urriak 17-18-19-20
LEÓN urriak 17-18
SALAMANCA urriak 17-18
SANTA BRÍGIDA – GRAN CANARIA urriak 21
SOPELA urriak 29
MARKINA-XEMEIN urriak 30
TERUEL zemendiak 5
ERRENTERIA zemendiak 10-11
TORRELAVEGA zemendiak 12
BASAURI azemendiak 15
GEO MENDI TOUR EHU/UPV VITORIA-GASTEIZ zemendiak 16-17
POTES-LIÉBANA azemendiak 18-19

Igazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian gehien nabarmendutako pelikulak ikusi eta gozau ahal izango dira Mendi Tour horreetan: Mendiak-1976, Black Ice, Jötunn, Amagana, The Wall of Shadows, Le Cavalier Mongol, The Traverse, Action Directe, La Pantalla Andina... Mendia, abenturea, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituen pelikula zoragarriak.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 2022 izen-emoteak eta sarrerak

Mendi Tourrak jaialdi nagusiari emongo deutso lekukoa urte amaieran, XV. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia, abenduaren 9tik 18ra. Genero honetako pelikula barri asko, mundu osokoak, aurkeztuko dira bertan, sarri egileak nahiz protagonistak Bilboko aretoetan egongo diralarik.

Sail Ofizialean parte hartzeko hautagaitzea aurkezteko epea apirilean zabaldu zan eta irailaren 15ean amaituko da. Daborduko maila handiko pelikulak daugoz izena emonda. Behin izena emoteko epea amaituta, hautaketa lanak egin eta urriaren erdialdean jakinarazoko da aurtengo Sail Ofizialeko pelikulen zerrendearen barri.

15. edizioko sarreren salmentea, barriz, irailaren 16an aktibauko da. Aurrez eta denporaz erosteak abantaila eta prezio merkatze nabariak izango ditu. Hiru fasetan egingo da aurre-salmentea: irailaren 16tik urriaren erdira lehenengoa, handik zemendiaren erdialdera bigarrena eta jaialdia hasi bitartekoa hirugarrena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu