XV. Bilbao BBK Live, garagarrilaren 6tik 9ra

Bizkaie! 2022-07-06 08:38   Musikea

Garagarrilaren 7, 8 eta 9an izango da  XV. Bilbao BBK Live Kobetamendin eta 105.000 lagun inguru espero ditue.

Kontzertu Bereziak (Bilbon)



Akelarre Bilbao Kanpina

Ibilgailu pribatuentzako lehen zirkulazino-murrizketak garagarrilaren 6an, 11:30ean ezarriko dira eta domekan, hilak 10ean, arratsaldeko 15:00ak arte egongo da indarrean.

Segurtasun arrazoiakaitik, Udaltzaingoak ordutegi horreek aldatu ahal izango ditu, jente kopuruaren arabera. Era berean, ekitaldiko atontzaileek baimendutako ibilgailuei, garraio publikoari eta behar bezela egiaztatutako bizilagunei baino ez jake itxiko sartzen. Oinezkoentzako sarbideaz gan, jaialdira joaten diran personek hainbat aukera izango ditue esparrura sartzeko.

Igon aurretik, sarrerak atontzaileei emon eta eskumuturrekoak hartu beharko ditue astelehenetik, 4tik 6ra arte; BBK Aretoan aldatu ahal izango dira 11:00etatik 20:00etara eta eguenean, hilak 7, 11:00etatik 15:00etara. Bigarren urtez, eta Athletic Club taldeagaz dan lankidetzeari esker, San Mames inguruan, estadioaren barruan bertan egokitutako gune batean aldatuko dira eskumuturrekoak, bertaratutakoentzat erosoagoa izan daiten.

San Mameseko eta BECeko ordutegia garagarrilaren 6tik 9ra, goizeko 10:00etatik goizaldeko 02:00etara.

Ez beti da EZ . NO es NO

Bilboko Udalak eta jaialdiaren antolakuntzak ahaleginak batu dituzte Eraso Sexisten kontrako Prebentzino eta Sensibilizazino Kanpainea aurkezteko. Ez beti da EZ . NO es NO lelopean, ekimenak errespetuan eta askatasunean oinarritutako portaerak eta hartu-emonak sustatzea dau helburu, baita Bilbao BBK Live jaialdian be.

Aurreko urteetan legez, informazino-gida bat egin dabe euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eta bertan eraso sexistak identifiketeari eta horreen aurrean erantzun beharreko moduari buruzko informazinoa jaso da. Gidea online eskuratu daiteke jaialdiaren webgunean zein aplikazinoan. Bertan, eraso sexistak zer diran argitzen da neska zein mutilei zuzendutako mezu zuzenakaz.

Gainera, Udalak gogorarazo dauenez, dobako aplikazinoa dago eskuragarri, Android eta iOS erabiltzaileentzat, AgreStop/EraStop. Tresna horrek aukerea emoten dau poliziari berehala abisetako, arrisku-egoera batean egon ezkero edo erasoren bat jasan edo ikusi ezkero. Horretarako, larrialdi-botoia sakatu eta seinale bat bialduko jako poliziari. Botoia aktibetan dauen personaren kokapenaren barri emoten deutso poliziari; edo, bestela, laguntzaile aukerea emoten dau, hau da, eskuko telefonoko kontaktu bat hautatu eta harek botoia sakatu dauenaren etxerako bidea jarraitu ahal izango dau mapa birtual baten bidez.

Kobetamendiko Kontzertuak


Garagarrilak 7

Agertoki Nagusia

18:25 - Ginebras
20:25 - Zahara
23:00 - LCD Soundsystem
02:20 - Moderat

San Miguel agertokia

17:45 - Depresión Sonora
19:15 - Nacho Vegas
21:35 - Placebo
00:55 - Caribou

Beefeater agertokia

17:30 - L-R
19:20 - Rusowsky
21:55 - Snail Mail
00:55 - Alizzz
03:30 - Brava + Alvva + Topanga Kiddo

Txiki agertokia

18:25 - Stella Donnelly
20:30 - Ed Maverick
23:10 - Phoebe Bridgers
02:15 - Mujeres

Firestone agertokia

17:45 - DouleurDolor
19:25 - Coach Party
22:00 - SIMONA

Basoa

17:00 - GAZZI
19:00 - Perel
21:45 - Eris Drew
00:30 - The Blessed Madonna
03:15 - Helena Hauff

Lasai

19:00 - Xamana Jones
21:00 - Max Abysmal
23:00 - Front de Cadeaux
01:00 - Cosmo Vitelli
03:00 - Ivan Smagghe

Garagarrilak 8

Agertoki Nagusia

18:35 - Nøgen
20:20 - Lori Meyers
22:40 - The Killers
01:45 - Stromae

San Miguel

17:40 - Shego
19:30 - Inhaler
21:30 - Supergrass
00:20 - Bomba Estéreo
03:10 - BICEP live

Beefeater

17:30 - Confeti de odio
19:30 - Laura Sam y Juan Escribano
21:35 - Planningtorock
00:35 - Mykki Blanco
03:00 - TOMM¥ €A$H
04:10 - Mareo presenta: Chico Blanco + 8kitoo + b2bbs

Txiki agertokia

18:50 - Verde Prato
20:50 - Kelly Lee Owens
23:05 - Chill Mafia
02:00 - Dorian

Firestone

18:00 - Yawners
20:00 - Lynks
22:05 - Axolotes Mexicanos

Basoa

17:00 - ISAbella
19:30 - Decius
22:0 - JASSS
01:00 - Palms Trax
04:00 - Carl Craig

Lasai

19:00 - Iro Aka
21:00 - Charlotte Bendiks
23:00 - Dinamarca
01:00 - Yu Su
03:00 - Bufiman

Garagarrilak 9

Agertoki Nagusia

18:25 - Cariño
20:15 - Rigoberta Bandini
22:35 - Pet Shop Boys
01:40 - J Balvin

San Miguel

17:40 - Ezpalak
19:20 - Sen Senra
21:20 - Nathy Peluso
00:15 - M.I.A
3:15 - Four Tet

Beefeater

17:30 - Silitia
19:20 - VVV (TRIPPIN' YOU)
21:30 - Joy Crookes
00:30 - Nilüfer Yanya
03:10 - Peaches
04:15 - Romy
05:45 - CHICA GANG

Txiki

18:30 - Wos
20:30 - Badbadnotgood
23:30 - Carolina Durante
01:45 - slowthai

Firestone

17:45 - Venturi
19:35 - Billie Marten
22:00 - Bulego
00:35 - Erik Urano

Basoa

17:00 - Dave P.
19:00 - DJ Python
22:00 - Identified Patient
01:00 - Lena Willikens
04:00 - John Talabot

Lasai (DJ Python presents)

19:00 - Katza
21:00 - Clara!
23:00 - Kelman Duran
01:00 - DJ Voices
03:00 - Sangre Nueva

Sarrerak

Bonua: 155 € + gastuak.
Bonua + Kanpina: 173 € + gastuak.
Eguneko sarrera: 60 € + gastuak.
Hemen salgai: bilbaobbklive.com.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu