Art & Music Km.0 egingo dabe Guggenheimeko terrazan
2022-07-01 08:14 MusikeaGaragarrileko eta abuztuko eguaztenetan izango dira saioak.
Zuzeneko musikea lasaitasunez eta artelanez inguratuta entzuteko modua emongo dau Art & Music Km.0 zikloaren hirugarren edizinoak udan, Bilboko Guggenheim Museoko terrazan. Garagarrileko eta abuztuko eguaztenetan, 20:00etatik 22:0etara, izango dira kontzertuak, zortzi guztira.
Giro lasaian, bertaratuek atsegingarri izango ditue kilometro 0 izendapeneko musika-taldeen bizitasuna eta nortasuna, lagunartean zeozer hartuz zuzeneko jazz musikeaz gozetan daben bitartean, azaldu dabe Museoko arduradunek.
Sarrerea erosi behar da kontzertuetara joateko, aurretik erreserbea eginda (hemen) edo egunean bertan txarteldegian. Sarrerea erostearen truke, kontzertua martxan dagoan bitartean ardo kopa bi edo garagardo bi edo konbinadu bat doban edan ahal izango dabe entzuleek.
Hauxe da 2022ko Art & Music Km.0-ren egitaraua:
Garagarrilak 6: AITOR BRAVO trio
David Juárez, pianoa.
Jon Cañaveras,baxua.
Aitor Bravo, bateria.
Garagarrilak 13: RICHIE SALVADOR 4tet
Andoni Aizpuru, saxo altua.
Richie Salvador, pianoa.
Fran Serrano,kontrabaxua.
Bittor Meabe, bateria.
Garagarrilak 20: CUMBAOS trio
Carlos Velasco, gitarra.
Israel Santamaria,pianoa.
Gorka Iraundegi,bateria.
Garagarrilak 27: ELSA LIZUNDIA 4tet
Elsa Lizundia,saxo tenorra.
Richie Salvador,pianoa.
Fabián Acarregi,kontrabaxua.
Gorka Iraundegi, bateria.
Abuztuak 3: LEDIAN MOLA trio
Brian Aching, gitarra.
Ledian Mola, kontrabaxua.
Eneko Arbea,bateria.
Abuztuak 10: NICO ANDINO 4tet
Nico Andino, tronpeta.
Maite Arregi,pianoa.
Jon Carran, baxu elektrikoa.
Ander Alonso,bateria.
Abuztuak 17: XAHU
Josu Salegi, saxo altua.
Mikel Nuñez, pianoa.
Jon Ander Amigo,baxu elektrikoa.
Unai Olabarri, bateria.
Abuztuak 24:NORTH COAST Quartet
Iñaki Echegoyen, saxo tenorra.
Nerea Arrieta,pianoa.
Fran Serrano,kontrabaxua.
Unai Olabarri, bateria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!