Mendi Tour 2022 zikloak 7.100 ikusle batu ditu orain arte

Bizkaie! 2022-06-03 08:46   Zinemea

Urtarriletik maiatzera, 29 herritan egin ditue proiekzinoak.

Pandemiaren osteko normaltasunera bueltan gagozala erakusten dauen datua da Bilboko Mendi Film Festival-ek emon dauena: Mendi Tour 2022-k, abenduan jaialdian ikusitako pelikula aukeratuen proiekzinoen zikloak, milaka ikusle izan ditu urteko lehenengo erdian. Barriro zinema aretoetan alkartzen hasi gara, adierazo dabe zikloaren arduradunek.

Bagilean udako etena hasiko danez, Mendi Tour 2022-ren lehenengo erdiaren balorazinoa egin dabe. Urtarriletik maiatzera 29 herritara heldu da zikloa, 60 proiekzino egin ditue eta 7.100 ikusle egon dira guztira.

Saio gehienak Euskal Herrian izan dira, baina urrunago be heldu dira Mendi Film jaialdiko filmak. Adibidez, maiatzeko azkena Huescako Monzon herrian izan zan. Leku batzuetan, ganera, lehenengoz egin dabe Mendi Tour. Ataunen, Murgian Guardian eta Berrioplano-Berriobeitin estreinakoa izan dabe aurten.

Babesleok eta lekuan lekuko antolatzaileok egin dozue hau guztiau posible, zuen eskutik indartu dira barriro Mendi Tourra eta mendiko zinema emonaldiak. Eskerrik asko, udal, mendi eta kultura alkarte, federazino eta norbanako eragile guztioi!, esan dabe antolatzaileek ohar batean.

Udearen ostean, 2022ko Mendi Tourrak ibilbideari ekingo deutso barriro. Udagoieneko agendea atontzen dabiz orain. Ganera, udan erabateko deskantsurik be ez dabe hartuko, emonaldiren bat edo beste egitea ez dabelako baztertu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu