Imanol Gurrutxagaren 'Deserri' lana da VI. Benito Ansola Sariaren irabazlea
2022-05-31 09:11 Zinemea2022ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinauko da jenteaurrean.
Kontua da ze 2021eko VI. Benito Ansola sariketan Jone Arriola, Ana Angulo eta Itxaso Frauren Dena asmatuta dago proiektua saritzea erabagi arren, oinarrietan ezarritako epe-mugea bete ezingo ebela adierazo ebela egileek eta, beraz, igazko irabazleek uko egin deutse sariari.
Bego Vicario eta Estibaliz Urresola zinemagileak izan dira apaimahaian eta aho batez erabagi eben aitatu proiektua saritzea. Irabazleek 10 hilebeteko epea eben ikus-entzunezko proiektua gauzatzeko baina oinarrietan ezarritako epe-mugea ezingo ebela bete arrazoituta irabazleek uko egin deutse sariari eta atontzaileek 3.000 euroko ordainsaria bigarren postuan sailkatutako lanari emotea erabagi dabe.
Imanol Gurrutxagaren Deserri proiektua da, ondorioz, VI Benito Ansola sariaren irabazle barria eta 2022ko Lekeitioko Euskal Zine Bileran estreinauko da jenteaurrean:
Deserri
Batzuetan erbestea da herria ezagutzeko biderik zuzenena. Zenbat etorkizun hil dira 2020ean? Zenbat ames atzean geratu diranak? Zenbat konfort-zona suntsitu diranak eta deserrian biziten behartu gaituenak? Bizitza segundu batzuetan gelditu egiten da abisurik emon edota inori baimenik eskatu barik. Hori jazotean, lehen pausua normalean joanaldira joan gura izatea da. Dana suntsitu aurretik zan bezela ixtea. Horixe izan da niri jazo jatana eta film honetan erakutsi gura dodana.
Imanol Gurrutxagak 16 urte zituanetik dabil zinemearen munduan. 2017tik, lan profesional ugari ditu: Iker Lauroba musikariaren Berriro (2017) bideoklipa, Ezusteko talka eta Nigandik film laburrak Aitziber Garmendia eta Joxe Ramon Soroz aktoreek protagonizautako proiektuak. Tartean sariak be irabazi ditu Lekeitioko Zine Bileran Gidoi Onenaren Saria eta EITBko Publikoaren Saria, hain zuzen be.
Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zine Bilereak euskerazko ikus-entzunezkoak produziduteko urte birik behin atondutako lehiaketeak 18 eta 36 urte bitarteko gazteen film-proiektuak sustatzea dau helburu eta 3.000 euroko ordainsaria dakar.
Benito Ansola lehiaketeak Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzearen babesa dau eta euskal kulturea zabaldu eta sortzaile gazteei euskerazko ikus-entzunezkoak produziduten laguntzea dau helburu.
David Zabala, Paul Urkijo, Aitor Gametxo, Joseba Ubeguraga, Maider Fernandez, Maria Elorza eta Ruben Rosas izan dira aurreko edizinoetako saridunak eta horreetako askok bide oparoa egin dabe zinemagintzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!