'Ski is Life' da 2022ko BBK Mendi Film-eko poster ofiziala
2022-05-18 11:05 ZinemeaSandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren lan batean oinarrituta dago.
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 15. edizinoa 2022ko abenduaren 9tik 18ra egingo da, eta urte erdi pasautxu falta dan arren, dagoeneko aurkeztu dabe poster ofiziala. Sandi Bertoncelj argazkilari esloveniarraren Ski is life lanean oinarrituta dago. Austriako Zauchensee mendigunean egin eban erretratu ikusgarria Bertoncelj-k.
Donostiako Club Vasco de Camping taldearen 8. CVCEPHOTO nazinoarteko argazki lehiaketearen bidez aukeratu dabe posterrerako argazkia. Aurreko edizinoetan lez, mendiko eta naturako argazkilaririk onenak, profesionalak eta mundu osoko zaleak batu dira. Lehiaketara aurkeztutako mila argazkien artean, epaimahaiak hogei sarituak aukeratu ditu.
Sandi Bertoncelj-k bigarrenez irabazi dau CVCEPHOTO BBK Mendi Film saria, 2020an be haren Into the Light aukeratu eban epaimahaiak. Lehiaketako irabazle nagusia, baina, Yhabril Moro bizkaitarra izan da, Kataluniako Baqueira estazinoan, ilunabarrean, ikusitako eski-jauzi bat argazkian atrapeteagaitik. 2016an bigarren saria eskuratu eban Morok.
Aurtengo edizinoko palmaresean sartu dira, ganera, Paul Zizka (2. saria) eta José Allende (3.a). Epaimahaiak aukeratutako beste 17 argazkiek Ohorezko Aitamena jaso dabe. Maiatzaren 26tik, Donostiako Boulevardean ikusi ahal izango dira CVCEPHOTOko saritu guztiak, formatu handiko paneletan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!