Zabalik dago Kimuak 2022 aukeraketan parte hartzeko deialdia
2022-05-05 08:10 ZinemeaFilm laburrak aurkezteko epea maiatzaren 25ean amaituko da.
Eusko Jaurlaritzeak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez atondu eta Zineuskadi alkarteak kudeatutako Kimuak programearen 2022ko edizinoan parte hartzeko deialdia zabaldu da. Programa honek, Euskadiko Filmategiaren babesa dau zabalkunderako. Deialdi honetan hautatuak diran film laburrak Kimuak deiturapean jasoko dira eta nazinoarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bialduko dira.
Aukeraketan parte hartu nahi daben zuzendari edo produktoreek 30 minututik beherako iraupeneko lanak bialdu beharko ditue. Parte-hartzaile bakotxak nahi beste film labur aurkeztu leikez, betibe 2021eko bagilaren 1etik aurrera egindakoak badira.
Beste alde batetik, aurtengo barritasuna da Nafarroako Foru Komunidadeko eta Euskal Urigune Alkargoko euskerazko film laburrak be onartuko dirala. EAEko film laburren kasuan, edozein hizkuntzatan egindakoak izan daitekez.
Film laburrek maila komertzialean estreinau bakoak izan behar dabe. Zinemaldi baten testuinguruan plataforma publikoren baten bitartez zabaldutako lanen onarpena ebaluauko da. Era berean, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.
Deialdiaren oinarriak eta izena emoteko formularioa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!