‘Mendiak-1976’ Hondarribiko Itsas Etxean Mendi Tourreko pelikulen artean apirilaren 8an

Bizkaie! 2022-04-07 08:17   Zinemea

Lau pelikula programau ditue.

Mendi Film nazinoarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumera bueltauko da da apirilaren 8 eta 9an, barikuan eta zapatuan. Mendi Tourrak ibilbide oparoa dau bertan, aurten 7. edizinoa beteko dau eta saioetara bertaratzen diranek mendiko zinemarik onenagaz gozauko dabe.

Mendia, abenturea, muturreko kirola eta naturako pelikula zoragarriak egongo dira Hondarribiko programazinoan. Danak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz edozeinentzat.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14.edizinoan sarituak izandako 4 film eskainiko dira, tartean Mendiak-1976. Joan zan abenduan Mendi Filmeko Hasiera Ekitaldian estreinau ebenetik, azken boladako pelikularik arrakastatsuena bihurtu da: Bilbon Publikoaren Saria eta Mendiko Film Onenaren saria irabazi zituan, Iruñeko Golem Baiona zinema-aretoetan 7 astez egon zan karteldegian, 4100 ikusle batuz eta Mendi Tour zirkuituko proiekzinoetan ikusleen harrera bikaina jasoten dago.

Luis Arrieta, Dani Burgui eta Jesus Iriartek eginiko pelikulea da, 1976ko Shakhaur-Hindu Kush espedizino nafarra oinarri dauena. Pelikula zoragarria, balore asko transmitiduten dituana eta egungo baliabide teknikoakaz jantzia, nazinoartean be erantzun bikaina izateko osogai guztiak dituana.

Horrezaz gan, Mikel Sarasola kayaker eta zinemagile donostiarraren Jötunn, Chamonix-Zermatt eski zeharkaldia non-stop egiteko puntako emakume atleta biren erronkea The Traverse filman eta Sender Films produkzino etxe estadubatuarraren Black Ice dibertigarri eta eredugarria programau dira.

Hondarribiko Udala da ekitaldiaren babeslea. Laguntzaileak: Zineuskadi eta Instituto Polaco de Cultura Madrilen.

Sarrerak, 3 euroan dagoz salgai saioko, Hondarribiko Arma Plazako leihatilan nahiz Kutxabank ticketing sarean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu