XV. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiarako pelikulak erregistretako epea zabalik

Bizkaie! 2022-04-01 12:23   Zinemea

Epea apirilaren 1etik zabalik dago irailaren 15era arte.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 9tik 18ra izango da aurten. Produktoreek, zuzendariek eta errealizatzaileek lanak aurkezteko sasoia da, sasoi polita.

Mendiagaz lotutako gaiak jorratzen dituen filmek parte hartu ahal izango dabe: alpinismoa, eskaladea, abenturea eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, naturea... 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera produzidutako lanek baino ezin izango dabe parte hartu edizino honetan.

Sail Ofizialeko sari guztiek izango dabe Eguzkilore edota Txalaparta garaikurraz batera diru-ordaina eta, danetara, 24.000€ emongo dira.

www.mendifilmfestival.com-en dagoz xehetasunak.

Ikusi hemen BBK Mendi Film Bilbao - Bizkaia jaialdian urtez urte saritutako filmen zerrendak.

2021eko edizinoan 192 pelikula erregistrau zituen, Mendi Film Bilbaoren ibilbidean sekula izan dan kopuru handiena. Sail Ofizialerako 52 hautatu zituen atontzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu