Alauda Ruiz de Azuaren 'Cinco lobitos' filmak sekulako erantzuna izan dau Malagan
2022-03-28 08:15 ZinemeaZinema-aretoetan maiatzaren 20tik aurrera ikusi ahal izango da.
Alauda Ruiz de Azua bizkaitarraren lehen film luzea da Cinco lobitos eta upealako erantzuna izan dau Malagan: Pelikularik onena; emakumezko aktore onenaren ex aequo saria Laia Costak eta Susi Sanchezek; Gidoi onena; publikoaren saria; eta palmares ofizialetik kanpo, zinema informatzaileen Feroz saria.
Filmak, gainera, beste bost sari ere lortu ditu: Flixolé Publikoaren Zidarrezko Biznaga saria (aretora bertaratutako ikusleen eta Film Luzeen Sail Ofizialeko Epaimahai Popularraren artean % 50ean erabagiten dana); sail Ofizialeko Film Luze Onenarentzako Malagako Unibersidadeko Epaimahai Gaztearen Saria; Sail Ofizialeko Opera Prima ASECAN saria (Andaluziako Idazleen Alkarteko kideek aukeratua); Sail Ofizialeko Film Luze Onenarentzako Feroz Puerta Oscura saria 2022, Zinematografia Informatzaileen Elkarteko kideek eta Signis saria, Hedabideetarako Munduko Erakunde Katolikoko kideek aukeratua.
Madrilen eta Bizkaian 2021eko garagarrilean egin eben Cinco lobitos, EITBren partaidetzeagaz. Laia Costa (Victoria, No me quites) da protagonistea, ama izan barri zelan izan dan oso ondo ez dakian Amaiaren papelean. Susi Sanchez Goya sariaren irabazlea (La enfermedad de domingo, La piel que habito, Dolor y gloria, El inocente) Begoña da, Amaiaren ama, eta Ramon Barea (La Boda de Rosa, Todos lo saben, Fe de etarras) Koldo da, haren aita. Mikel Bustamante (La Casa de Papel eta Maixabel) Javi da, Amaiaren bikotekidea.
Lan kontuakaitik aste batzuk kanpoan emon behar ditu Javik eta Amaiak gurasoen etxera joatea erabagiten dau, euskal kostaldeko herri batera, eta egun batzuetan umea jagoteko ardurea konpartiduten dau hareekaz.
Berlinalean estreinau eben filma oraintsu eta zinema-aretoetan, barriz, maiatzaren 20tik aurrera ikusi ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!