Frankenstein oinarri, FANTen spot-a eta sintonia aurkeztu ditue

Bizkaie! 2022-03-25 08:21   Zinemea

Aurtengo edizinoan ez eze, hurrengo urteetan be erabilteko dira.

Bilboko Golem-Alhondiga zinema-aretoan aurkeztu dabe 28. FANT jaialdiko spot edo iragarkia, PreFANT zikloaren barruan antolatutako proiekzinoan. Aurtengo edizinoko karteleko irudiagaz bat, Frankenstein fantasiazko pertsonaia da protagonista nagusia. Zinema fantastikoa eta bildurrezkoa jorratzen dauen festibal batek izan leiken ordezkaririk onena da Mary Shelleyk sortutako munstro ezaguna.

Spot-ak Frankenstein eta berau sortzeko modua erakusten ditu: tresnak, laborategia... Era berean, Bilboko uriagaz lotutako elementuak be tartekatu ditue. Sintoniako musikan, ostera, iragarkirako beren-beregi sortua, bildurra eta komedia nahastau ditue.

UNIKO etxeak egin dau spot-a. 2021eko FANT jaialdian Euskal Film Laburrik Onenaren Saria irabazi eban produkzino-etxe horrek, Homeless home animazinozko film laburrari esker.

Frankensteinen inguruko iragarkia eta sintonia izango dira FANTen identifikagarri ofizialak aurrerantzean, bai aurtengo edizinoan eta baita hurrengo urteotakoetan be. Modu egonkorrean proiektauko dabe jaialdiaren hainbat momentutan.

Ikusi spot-a hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu