Pascale Bodeten 'Baleh-baleh'-k film onenaren Sari Nagusia irabazi dau

Bizkaie! 2022-03-21 09:32   Zinemea

Arantza Santestebanen 918 Gau filmak sari bi eroan ditu.

Marina Vinyes Albes, Roger Koza eta Christopher Smallek osotutako Punto de VistaNafarroako
Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hamaseigarren edizinoko Nazinoarteko Epaimahaiak, jaialdiaren Sail Ofizialeko lan guztiak ikusi ondoren, ondoko sariak emotea erabagi dau:

Sari ofizialak

► Film onenaren Punto de Vista Sari Nagusia, 10.000 eurorekin hornitua, Pascale Bodeten Baleh-baleh-rentzat.


► Zuzendari onenaren Jean Vigo Saria (5.000 euro): Mengqi Zhang-en Autoerretratua: Fairy Tale in 47KM.


► Film labur onenaren saria, (3.000 euro: To Pick a Flower , Shireen Senoren eskutik.

Epaimahaiaren adierazpena:

Benetan hauskorra dan lan bat: pantaila baltzaren eta artxiboko metrajearen alkarreragin leuna, eraso eta leherketetan eregitako pantailaz kanpoko istorio bat zehazten dauena.

Sari bereziak

► Film Onenaren Publikoaren Sari Berezia (1.650 euro): Arantza Santestebanen 918 Gau filmagaitik.

► Gazteen Film Onenaren Saria (1.500 euro): Mengqi Zhang-en Autoerretratua: Fairy Tale in 47KM.

Gazte Epaimahaiaren adierazpena:

Eguneroko testuinguru bat ardatz hartuta, filmak modu kolektiboan sortutako autoerretratua dakar, hartu-emonen eta paisajeagaz daben loturen bidez. Ikus-entzunezkotik egiteko eta begiratzeko modu barriak proponiduten dituan filma.

Aitamen bereziak

► Epaimahaiaren Aitamen Berezia (film onenaren atalean) Evangelio Mayor-i, Javier Codesal-en eskutik.

► Epaimahaiaren Aitamen Berezia (film onenaren atalean) 918 Gau-ri, Arantza Santestebanen eskutik.

X-Films

► Deliberazinoen ostean, 2022ko Proiektua X. Film-en deialdiaren Epaimahaiak –Miquel Martí Freixas eta Catarina Boieiro–, hiru proiektuak idatziz eta ondoren erakusketa publikoan ezagutu baititue egileek –Blanca Camell Galí. , Hugo Amoedo eta Magdalena Orellana– X Films 2022 Proiektua Renacuajos Blanca Camell-irenari emotea erabagi dabe.

Epaimahaiaren adierazpena X Films

Irudien sorkuntza, familia-transmisinoa eta memoria-geruzak modu sensorial eta iradokitzailean lotzen dituan saiakera-proposamenagaitik. Gomutak osotzen dituen erreala harrapatzeko bitartekoei buruzko hausnarketa iradokitzailea, istorio intimo batean oinarrituta –Nafarroan bizitakoa eta bizitekoa–, neska batetik emakumerako igarobidea eta amatasuna aztertzen dituana.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu