X. Mendi Tour Gasteizen, martiaren 14tik 18ra

Bizkaie! 2022-03-11 12:32   Zinemea

Proiekzinoen artean, Mendi Film jaialdian saritutako 8 dagoz.

Mendi Tour-ak ibilbide oparoa dau Arabako uriburuan, aurten 10. edizioa ospatuko dau eta saioetara bertaratzen diranek mendiko zinemarik onena eta barriena izango dabe.

Donostia, Iruñea, Tolosa, Leioa zein Vigoko erantzun bikaineko proiekzinoen ondoren, mendiko zinemagintzearen indarra nabarmentzekoa da.

XIV. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko 8 film eskainiko dira eta horreen guztien estreinaldia izango da Araban eta film horreen artean Mendi Film jaialdian saritutako 8 dagoz.

Sarrerak on-line baino ezin dira erosi fundaciónvital.eus webgunean edota www.mendifilmfestival.com webguneko estekatan.

Mendi Film Festivalek eta Ascentium kirol eta kultur ekitaldien enpreseak Mendi Tour atondu dabe aurten be Fundación Vital Fundazinoaren babesari esker. Beste kolaboratzaile batzuk dira ondokoak: Arabako Mendi Federazinoa, Radio Vitoria, Diario Noticias de Álava, Zineuskadi eta Poloniako Kultura Institutua-Instituto Polaco de Cultura en Madrid.

Arantxa Ibañez de Opacua Fundación Vital Fundazinoko zuzendariak eta Jabier Baraiazarra Mendi Film Festival-eko zuzendariak Vitoria-Gasteizko Mendi Tour Vital Fundazinoaren 10. edizinoaren nondik norakoak azaldu ditue.

Arantxa Ibáñez de Opacua Fundación Vital Fundazinoko zuzendariak azpimarratu dau ondokoa: Mendi Tourrak mendia, kirola, muturreko erronkak, naturea eta ingurumenagaz lotutako produkzinoak ditu ardatz eta horreekaz disfrutetako aukera bikaina eta horregaitik Vital Fundazinoak gure Lurraldean egiten dan ekimen hau sortu zanetik babestu dau. Aurten Vitoria-Gasteizen, Murgian eta Laguardian, gero eta jente gehiagorengana heltzeko gogoz eta istorio apartak, emozionanteak eta inspirazino-indar handikoak eskaintzeko gogoz.

Jabier Baraiazarrak eskerrak emon deutsoz Vital Fundazinoari hamar urtez ekitaldia babesten erakutsitako fideltasunagaitik, mendizaletasunaren balio onenen parekide dan fideltasuna.

Programazinoari jagokonez, Jabier Baraiazarrak nabarmendu dau 10. edizino hau BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdia 2021eko abenduan izan zanaren isla izango dala: Mendi Filmen lan luzeak nabarmendu ziran igaz, The Wall of Shadows Sari Nagusia irabazi eban filma da horren erakusgarri baina zuzendari onenaren eta soinu banda onenaren sariak irabazitako Le Cavalier Mongol be ezin ahaztu eta Mendi Tourrean ikusmin handiena sortzen dagoan filma, Mendiak-1976’ Mendiko Film Onena eta Publikoaren Saria irabazi zituan filma nafarra.

Horrezaz gan, programazio zabal baten aurrean gagozala adierazo dau Baraiazarrak: Hatx eta izotzezko eskaladea, alpinismoa, mendiko eskia, zaldiz egindako zeharkaldiak, mendiko txangoak... Eta generoko zuzendari handiek jorratutako lanak, Eliza Kubarksa, Sender Films, Hamid Shardar, Ben Tibbetts edo Luis Arrieta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu