Yana Ugerkhelidzeren 'Instructions for survival' filmak irabazi dau Zinegoak Sari Nagusia

Bizkaie! 2022-03-08 08:23   Zinemea

Film Onena Piccolo corpo izan da Laura Samanik zuzendutakoa.

Bart Bilborock-en egindako Zinegoak 2022 Jaialdiaren amaiera ekitaldian, Unai Izquierdok aurkeztutako ekitaldian, emon ditue sariok.  

Palmaresean nabarmenduko doguz ondokoak:

- Publikoaren Saria eta Gazte Saria: 17 minutos con Nora, Imanol Ruiz de Lara zuzendariarena.

- Aniztasuna eta Giza Eskubideak Saria: La Fracture filmak eroan dau, Catherine Corsiniren filmak.

- Lesbianismo eta Generoa Saria: Nudo Mixteco, Angeles Cruzen filma.

- ZG/PRO: Mujeres, una oda butch, Lola Clavo.

- Ohorezko Saria: Albertina Carri.

Yana Ugrekhelidze zuzendariaren dokumentalak hiru sari irabazi ditu: Zinegoak Sari Nagusia (4000 euro EITBren eskutik), DOK saria eta Aniztasunaren eta Giza Eskubideen Saria (3000 euro, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzarako eta Aniztasunerako Zuzendaritza Nagusia).

DOK epaimahaiak aitamen berezia egin nahi izan deutso How the room felt pelikuleari, Ketevan Kapanadze zuzendariarena bere egia eta poesia bisualagaitik. KRAK sariaren kasuan, irabazlea Reka Valerik zinemagilearen Silent Voice izan da, zuzendariak istorio erreal eta gordina kontetan dauelako, ausardia handiz, protagonistak bere herrialdea atzean itxi eta familiatik urrundu behar izan ebalako, bere sexu-orientaziona dala eta.

FIK pelikularik onena Laura Samaniren Piccolo Corpo izan da, epaimahaiaren arabera, bertan elementu zinematografiko guztiek bat egiten dutelako hemen, ikus-entzuleak ezagutu bako sensazino eta emozinoak jasoten ditualako esperientzia berezi honetan. Era berean, aitamen berezi bat eskaini deutse C.B. Yi zinemagilearen Moneyboys filmari, errealidadea panoramikoki behatzen dauelako modu ia epikoan eta bere estetika bisual ederragaitik.

Aniztasunaren eta Giza Eskubideen Epaimahaiak be aitamen berezia eskaini deutso Catherine Corsiniren La fracture lanari.

Lesbianismo eta Generoaren Saria (1500 euro, Bilboko Udalaren Berdintasun Sailaren eskutik) Angeles Cruzen Nudo Mixteco-rentzat izan da, bere sakontasunagaitik eta Mexikoko komunidade indigena bateko hiru emakume protagonisten istorioak kontau, ordezkatu eta gerturatzeagaitik. Horrezaz gan, aitamen berezia eskaini deutse Isabelle Solas zinemagilearen Nuestros cuerpos son sus campos de batalla pelikuleari, Violeta eta Claudia trabestien bizitzearen bidez, Argentinan biolentzia patriarkalaren kontrako burruka erakusten deuskulako.

Euskal Aktoreen Batasunak be jaialdian izan ditugun antzezpenik onenak saritu ditu. Fikzinoko Film Luzeko Antzezpen Nagusirik Onena Woman do cry filmeko Maria Bakalovarentzat izan da; eta bigarren mailako antzezpenik onena Pio Marmaï aktoreak irabazi dau La fracture lanagaitik. Horrezaz gan, aitamen berezia emon deutse Lazaros Georgakopoulos aktoreari Moon, 66 questions pelikulan egiten dauen lanagaitik.

Film laburrei jagokenez, irabazle nagusia Imanol Ruiz de Lararen 17 minutos con Nora izan da, Publikoaren Saria (1000 euro, Euskaltelen eskutik) eta Gazte Epaimahaiaren Saria irabazi ditualako. 

Gazte epaimahaiak aitamen berezia eskaini nahi izan deutso Nans Laborde-Jourdàaren Léo la nuit filmari. Senior Epaimahaiarena.

Beste alde batetik, Liam Duran Cardonaren Mi alma azul film laburrentzat izan da.

Azkenik, ZG PRO saria, garapen prozesuan dagozan proiektuetarako, Lola Clavo zuzendariaren Mujeres, una oda butch lanak eroan dau.




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu