1.234 ikusle Iruñeko Mendi Tourrean

Bizkaie! 2022-02-28 09:18   Zinemea

Martian 25 saio dagoz iragarrita, 12 herritan.

Zazpigarren edizino bikaina bete dau Mendi Tourrak Iruñako Golem Baiona zinema-aretoetan zezeilaren 21etik 24ra. Jentetzea batu da mendiko zinema onenaz gozetako lagunarte politean lau egun borobil konpartiduta. 1.234 ikusle lau egun eta 8 saio: Marka itzela! Eskerrik asko bertaratu zarien guztioi, baita laguntzaile izan zaitutegunoi be: Nafarroako Mendi Federazinoa, Skimetraje eta Plonoiako Kultura Institutua Madrilen.

Aurrekari izan dau Mendi Tourrak: Mendiak-1976 pelikulak erantzun bikaina izan dau Golemetako karteldegian. Behin BBK mendi Film Bilbao Bizkaian abenduaren hasieran estreinau ebenetik, abenduaren 20an hasi ziran Golemetan eskaintzen eta zazpi astez egon da karteldegian eta, danetara, 4.100 ikusle inguru izan dira. Aurten ez dago eta nekez egongo da, pelikularik hainbesteko ikusle kopurua batu duenik.

Mendi Tourrean ikusi ahal izango da hemendik aurrera Mendiak-1976, baita Donostiako Trueba zinema-aretoetan be martiaren 4tik aurrera. martian 25 saio dagoz iragarrita, 12 herritan:

1-2-4 Santutxu-Bilbo (5. edizinoa).

7-8-9 Tolosa (12. edizinoa).

10 Agurain (5. edizioa)

11-13 Eskoriatza (7. edizinoa).

14-16-17-18 Gasteiz (10. edizinoa).

15-22 Eibar (8.edizinoa).

17-24 Zaldibar (6.edizinoa).

18-19 Vielha E Mijaran (4. edizinoa)

21-22 Valladolid (3.edizinoa).

26 Otxandio (2. edizinoa).

29-30 Burgos (4.edizinoa).

31 (eta apirilak 1) Igorre (9.edizinoa).

Apirila

1 Igorre (9.edizioa).

4-5-6 Camargo (4. edizinoa).

8-9 Hondarribia (7.edizinoa).

Maiatza

10 Arrasate (10.edizinoa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu