Mendiko zinema egunak Iruñeko Golem Baionan Mendi Tourrari esker

Bizkaie! 2022-02-15 10:25   Zinemea

VII. Mendi Tourrean 10 pelikula eta egunean saio bi eskainiko ditue.

Zezeilaren 21etk 24ra BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldian saritutako pelikulak ikusgai egongo dira Golem Baiona zinema-aretoetan eta egunero saio bi eskainiko dira (17:30 eta 20:00).

Lau egunetako sarrera bonua 20€an eta banakakoak 6€an eskuratu daitekez zinema-aretoetako takilan edota golem.es webgunean.

Mendi Film Nazinoarteko Jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Iruñeako Golem Baiona zinema-aretoetara bueltauko da, Mendi Tourrak 7. edizinoa ospatuko dau Nafarroako uriburuan. Mendi zinemagintzearen urteroko hitzordua da eta saioetara bertaratzen diranek gai horreetako pelikula onenakaz eta barrienakaz gozauko dabe.

Mendi Tour 2022 zirkuitua Donostian, Zangozan, Leioan, Vigon, Canet d’en Berenguerren eta Ataunen eskainitako aurreko saioetan ikusle ugari batu dira proiekzinoetara, mendiko zinemagintzea sano erakargarria dalako eta inspirazio iturri dala erakutsiz.

Mendiko, abenturako, muturreko kiroletako eta naturako pelikula zoragarriak izango dira protagonista Gasteizko programazinoan. Jardueretan, danetik: izotz eta hatx eskaladea, mendiko eskia, ur-lasterretako kayaka, glaziarren esplorazinoa, zaldiz zeharkaldiak... Eta munduko hainbat bazterretara bidaiatu daiteke: Himalaya, Mongolia, Islandia, Patagonia, Alpeak, Montana, Siurana, Baltzola edota Pagasarri.

Danak dira obra gomendagarriak mendizaleentzat, zinemazaleentzat nahiz publiko zabalarentzat.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Jaialdiaren 14. edizinoko 10 film eskainiko dira eta azpimarratzekoa da horreetatik 6 Mendi Film jaialdian saritutakoak dirala, hau da, hango palmaresaren zati handi bat dakar Iruñako aurtengo programazinoak.

Egun bakotxeko bina saio eskainiko dira, 17:30ean hasita lehenengoa eta 20:00etan bigarrena. Sarrerak on-line eskuratu daitekez golem.es webgunean nahiz mendifilmfestival.com webguneko esteketan, baita zinema-aretoetako leihatilan bertan be. Lau eguneko bonoak 20 euroan dagoz salgai eta bakarkako sarrerak 6 euroan salduko ditue. Aretoko edukierea mugatua izango da eta osasun-prebentzinoko neurriak hartuko dira aretora sartzean.

Mendi Film Festival alkartea eta Golem zinemak enpresea dira atontzaileak. Mendi eta Eskalada Kirolen Nafarroako Federakundea, Skimetraje zinema jaialdia eta Poloniako Kultura Institutua-Instituto Polaco de Cultura dira laguntzaileak.

Mendiak-1976

Mendiak-1976 pelikulea 7 astez egon da Golem Yamaguchi zinema-aretoetako karteldegian, 2021eko abendu hondarrean hasi eta 2022ko zezeilera arte. Aurrekaririk bako erantzun bikaina da Luis Arrieta, Dani Burgui eta Jesus Iriarte nafarren pelikulak lortu dauena.

Igazko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko hasiera ekitaldian estreinau eben Mendiak-1976, abenduaren 4an. Historia ederra kontetan dau, 1976an Shakhaur mendiaren (7.116m, Hindu Kush) inguruan espedizino nafar bat eta poloniar bat betirako anaitu zituana.

Mendi Tourra da pelikulea han eta hemen ikusi eta gozetako aukerea, 2022ko zirkuituan eskaintzen dagozalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu