Zirgari Sarietako hautagaiak aurkezteko epea zabalik
2022-01-17 10:22 Pil-pileanHiru kategoriatan banatuta, bardintasunaren aldeko lana nabarmentzea da helburua.
Zazpigarren urtez emongo ditue Zirgari Sariak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK-ren ekimenez, gizonen eta emakumeen arteko bardintasunaren alde erakunde zein norbanakoek egiten daben lana autortzeko. Sariak martiaren 7an emongo ditue, Emakumeen Nazinoarteko Egunaren bezperan, baina hautagaitzak aurkezteko epea orain zabaldu dabe, eta urtarrilaren 31ra arteko astia dago proposamenak egiteko.
Aurten, hiru kategoria egongo dira. Batetik, Ohorezko Saria, norbanako edo erakunde bati emoteko, bardintasunaren alde egin dauen ibilbideagaitik. Bestetik, sari bana egongo dira bardintasunaren aldeko proiekturik eta bardintasunaren aldeko erakunderik onenentzat.
Hautagaitzak aurkezteko orduan, gogoan izan behar da Zirgari Sarietan zabaldu nahi diran balioak:
- Indarkeria matxistea desagerrarazotea, prebentzinoaren, sensibilizazinoaren eta erreparazinoaren bidez.
- Emakumeen ahalduntze personal, kolektibo eta soziala.
- Bizitzearen jasangarritasuna, antolaketa sozial erantzunkidea, denporearen erabilera barriak eta erantzunkidetasuna.
- Hezkidetzea.
Ganera, bardintasunaren aldeko proiektuen kategorian, beste alderdi honeek be balorauko dira: zer garrantzi dauen proiektuak emakume eta gizonen bardintasunaren eta emakumeen eskubideen arloan, elementu barritzaileak, zer eragin dauen inguruan eta ze jarraitutasun.
Bardintasunaren aldeko erakundeen kategorian, barriz, kontuan izango dira ze lotura dauen erakundeak bardintasunaren aldeko lanagaz Bizkaian, ze eragin dauen eremu horretan, eta erakunde lez arlo horretan dituan erronkak.
Oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!