Bardintasunaren inguruan ikertzeko hiru beka plazaratu ditu Emakundek

Bizkaie! 2022-01-05 13:08   Pil-pilean

Zezeilaren 15era arte aurkeztu leitekez proposamenak.

Irudia: Alboan GKE | Ikusi handiago | Argazki originala

Emakumeen eta gizonen arteko bardintasuna lortzen lagunduko daben ikerlanak bultzatzeko hiru beka emongo ditu Emakundek 2022an, eta dagoeneko eskuragarri dagoz oinarriak. Proposamenak aurkezteko epea zezeilaren 15era arte dago zabalik.

Norbanakoek zein taldeek hartu leikie parte deialdian, eta atal baten baino gehiagotan aurkeztu leikiez proiektuak. Ikerlanen eremua Euskal Autonomia Erkidegoaren barrukoa izan beharko da. Emakundek 69.999 euro banatuko ditu bekea eskuratzen dabenen artean, gehienez.

Hona hemen hiru deialdien ezaugarriak:

1.- Gizarteko eremu guztietan balio-aldaketea gauzatzen lagunduko daben eta gizartea bardintasunerantz eroango daben ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dagozan faktoreak aztertzea.

2.- Egoereak eta desbardintasunak aztertzea askotariko diskriminazinoa jasateko arriskuan dagozan emakumeen kolektiboan; batez be, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan eta segurtasunaren arloan jasaten daben diskriminazinoa.

3.- Erabagi soziopolitikoak hartzeko eremuetan emakumeek daben irismena, parte-hartzea eta eragina aztertzea, eta ekimenak eta estrategiak bilatzea emakumeen ahalduntze politikoa, ekonomikoa eta soziala eta lidergoa bultzatzeko; eta sistema patriarkala aldatzen edo gainditzen laguntzeko.

Argibide gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu