Errege Magoek Bilbao Arenan 'Gau Magikoa' eskainiko dabe urtarrilaren 5ean

Bizkaie! 2021-12-30 07:59   Pil-pilean

Abenduaren 30etik aurrera eros daitekez sarrerak hemen.

Bilboko Udalak gaur, abenduak 30, goizeko 10:00etan aktibauko dau Errege Magoen Gau magikoa ikuskizunerako sarreren salmentea. Aurten, Ekialdeko Errege Magoen ikuskizun musikala ikusteko lau saioetarako (11:00etan, 13:00ean, 17:00etan eta 19:00retan) sarrerak udalaren webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira hemen. Sistema horren bidez, sartuko dan jente kopuruaren mugea kontrolauko da eta eragotzi, aldi berean, ez daitela erreserbau gero erabiliko ez dan sarrerarik. Udalak edade txikikoei lekua ixtea aholkatu dau, hareek baitabe lehentasuna ikuskizun horrezaz gozetako eta persona heldu bat baino ez izatea eurekaz doana.

Funtzino hunkigarri horrek magiaz, ilusinoz, umorez eta pozez beteko dau Bilbao Arena kirol jauregia, datorren eguaztenean, urtarrilaren 5ean. Euro biko prezio sinbolikoa izango dau eta persona bakotxak lau sarrera erosi ahal izango ditu gehienez. Gainera, 2022an 6.000 lagunentzako lekua egongo da, igaz baino 4.000 persona gehiago. Saio bakotxean 1.500 persona sartu daitekez.

Bigarren urtez jarraian, pandemiaren ondorioz, Bilboko Udalak Ekialdeko Erregeen Kabalgata tradizionalaren ordez ikuskizun parebakoa atondu dau: Gau magikoa. Ikuskizuna 40 minutu ingurukoa da eta lau saio izango dira, 11:00etan, 13:00ean, 17:00etan eta 19:00retan, ahalik eta ume gehienek gozau deien.

Bertaratutako persona guztien segurtasuna bermatzeko eta urtarrilaren 5ean esparrura sartu aurretik, Europako Batasuneko Covid Digitalaren Ziurtagiriaren kontrola egingo da. Etxeko umeek, edozein edadetakoek be, nahitaez erabili beharko dabe maskarea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu