140.000 euro emon ditu ONCEko agente batek, saltzaile lanean hasi eta hurrengo egunean

Bizkaie! 2021-12-16 12:37   Pil-pilean

Isidro Riaño agente saltzaileak emon ditu sariak.

ONCEren kupoiaren abenduaren 15eko zozketeak 140.000 euroko saria emon dau Barakaldoko Gurutzetan. Subertea Isidro Riaño agente saltzailearen eskutik etorri da, astean zehar ONCEren joko-produktuak eskaintzen ditu osptalearen aurreko Gurutzea plazan dagoan kioskoan.

Gurutzetako plazan, Ospitalearen aurrean, dagoan kioskoa edegiean, Isidro zurtz eginda geratu da ezin sinistuta, atzo hasi nintzan agente saltzaile eta harrituta nago, oso pozik sari hau emon dodalako, azaldu eta gaineratu dau desietan nago bezeroakaz topo egin eta zelan erreakzionetan daben ikusteko.

Danetara, 4 kupoi izan dira sarituak, kupoi bakotxeko 35.000 euro. Barakaldok bat egin dau aurten Euskadiko ONCEren sariak lortu dituen udalerrien zerrendeagaz.

2021. urtea urtarrilaren 1eko Gabonetako Zozketa Bereziagaz hasi zan, izan be, 8 miloe euro itxi zituan Bilbo eta Donostia artean. Udalerri horreei beste batzuk gehitu jakezan urtean zehar: Arrasate, Zumaia, Deba, Irun, Gasteiz, Laudio, Berriz, Bermeo edo Bakio; orain arte, 18 miloe euro inguru banatu baitira.

ONCEren kupoiak erakundearen loteria sozial, seguru, arduratsu eta solidarioko produktuen parte dira, izan be, diseinutik merkaturatu arte, kontrolik bako konsumoak neutralizetako kontrolak ezartzen ditu eta berariaz galarazoten dau edade txikikoei saltzea edo kreditu bidez konsumidutea. Erakundeak herritarren erantzukizunari eusten deutso eta joko arduratsuko politikea sustatzen dau, Munduko Loteria Alkarteak eta Estaduko Loterien Europako Alkarteak zehaztutako ebaluazino eta jarraipen-sistema zorrotzenakaz.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu