Astegoien bakarrean egingo dabe IX. MAZ Basauri

Bizkaie! 2021-10-19 09:21   Musikea

Zemendiaren 12an eta 13an Xoel López, Maika Makovski, Sara Zozaya eta beste artista asko oholtzan.

Urte eta erdi berandu, baina badator IX. MAZ Basauri jaialdia, berez 2020ko martian egin behar zana. Pandemiaren eraginez atzeratu eben, eta orain arte antolatzaileek ezin izan dabe hitzordu musikal hau berreskuratu. Aurreko edizinoetan asteburu bitan egin badabe be, oraingo honetan bakarrean batu dabe egitarau potoloa, zemendiaren 12an eta 13an.

Social Antzokian kontzertuak egongo dira barikuan zein zapatuan, bertoko eta kanpoko artista entzutetsuak oholtzan dirala. 12an, Sara Zozaya, Maika Makovski eta Xoel López entzun ahal izango doguz; 13an, Cecilia Payne, Sotomonte eta Derby Motoreta's Burrito Cachimba. Sarrerak Social Antzokiko lehiatilan erosi leitekez.

Udala bultzatzaile nagusietako bat izanik, musikea Basauriko kaleetara eroan eta herritar guztien esku ipinteko helburua be badau MAZ Basaurik. Hortaz, Social Antzokiko emonaldiez gan, MAZ Kalean kontzertuak be sartu ditue egitarauan. Aire zabalean eta doban izango dira, zapatu arratsaldean. Solobarria plazea da aukeratutako lekua.

Honeek talde eta artistak egongo dira MAZ Kalean egitarauan: Addar, Dukkah, Cäctus, Keniama, El Viejo Chimango eta La Tokokera. 

Ume eta gaztetxuentzat Txiki MAZ antolatu dabe, zapatu goizean. Programazinoan dagoz animazinoa, olgetak, arpegia pintetako saioak... Oliver Magoaren umorea eta magia, Rayoren kontzertua eta Zarata DJ-ren sesinoa be ez dira faltauko, giroa alaitzeko. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu