EHU munduko 400 unibersidade onenen zerrendan dago

Bizkaie! 2021-08-16 10:50   Pil-pilean

Shanghaiko ranking ospetsuan dauen lekuari eutsi deutso.

EHUren ikastegi bat, Bilbon (argazkia: Tere Ormazabal/EHU) | Ikusi handiago | Argazki originala

Mundu guztiko unibersidadeen arteko sailkapenetan ospetsuena da Shanghaiko rankinga dalakoa. Zerrenda horren azken eguneratzean, EHU agiri da 400 onenen zerrendan, eta, beraz, aurreko sailkapeneko emoitza onari eutsi deutso unibersidade publikoak.

Orain dala bederatzi urte lortu eban EHUk Shanghaiko rankingean agertzea, orduko haretan 500 onenen artean, baina igaz aurrerapausua egin eban, 400 onenen atalera pasauta. 

Shanghaikoa ebaluazino zorrotza da, eta mundu osoko 20.000 unibersidade baino gehiago aztertzen ditu, nabarmendu dau Eva Ferreira EHUko errektoreak. Munduko 400 unibersidade onenen artean egotea oso arrakasta garrantzitsua da, ikusgarritasun handiagoa eta nazinoartean ospe handia emoten deuskuna.

Ganera, ikasgai edo alor jakin batzuetan hobea da EHUren emoitzea. Espezialidadeen sailkapeneko lehenengo 150en artean dago Kimikan, Injinerutza Kimikoan eta Injinerutza Metalurgikoan. 200 onenen artean, barriz, Elikagaien Zientzian, Nanozientzian, Nanoteknologian eta Materialen Injinerutzan.

Shanghaiko rankingaren edizino honetan, Euskal Herriko beste unibersidade bi be badagoz, biak pribaduak. Deustuko Unibersidadea 400 onenen artean sartu da Negozio Administrazinoaren arloan; Nafarroako Unibersidadea 600 onenen artean dago zerrenda orokorrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu