Kimuak katalogoko filmak, Latinoamerikan ikusgai
2021-08-11 13:29 ZinemeaAzken edizinoetako 12 lan ikusi leikez hango publikoak.
Euskal film laburrak batzen dituan Kimuak katalogoko pelikulak Latinoamerikako lau herrialdetan erakusten dabiz abuztuan, Etxepare Euskal Institutuaren eta Euskadiko Filmategiaren ekimenez. Argentinako Buenos Aires, Txileko Santiago, Kolonbiako Bogota eta Peruko Lima urietan antolatu ditue proiekzinoak.
Eguenetan izaten dira saioak, lehenengoa abuztuaren 5ean izan zan. Hurrengoa, abuztuaren 12koa, egitarau honegaz dator: Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen, Josu Martinezen Ama eta Koldo Almandozen Quebrantos.
Hilaren 19ko proiekzinoetan, ostera, Las chicas de Pasaik bikoaren Gure hormek eta Alejandro Díaz Castañoren Ihesa emongo ditue. 26an, Sara Fantovaren No me despertéis eta Ainhoa Gutierrez del Pozoren Medvedek. Azken saioa irailaren 2an izango da: Pello Gutiérrezen Zain eta Jose Mari Goenagaren Mateoren ama.
Danetara, hamabi film labur aukeratu ditue Latinoamerikako birarako, Kimuak ekimenaren azken urteotako katalogoetatik aukeratuak. Nazinoarteko jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bialtzeko, euskal zinemagintzea ordezkatuko daben film laburrak batzen ditue urtero Kimuak-en. Latinoamerikako proiekzinoak bete-betean bat datoz, beraz, egitasmoaren helburuagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!