Bisita gidatu bi, Sopela eta Berangoko Burdin Hesia ezagutzeko
2021-08-11 08:30 Pil-pileanAbuztuaren 15ean eta 29an dira hitzorduak, Urko kiroldegiko aparkalekuan hasita.

Abuztuko egun lasaiek aukera aproposa emoten dabe geure inguruko ondare historikoa hobeto ezagutzeko, eta, hori gogoan, Sopelako Udalak ibilaldi bi antolatu ditu, herriaren inguruan eregitako gerrako gotorlekuen aztarnak ikusteko. 1936ko gerrako Burdin Hesira joango dira parte-hartzaileak, oinez.
Bilbo osoa inguratzea zan Burdin Hesiaren eraikitzaileen asmoa, Francoren aldekoak uriburuan ez sartzeko, baina ez eben helburua bete. Sopela eta Berango inguruan Burdin Hesiaren aztarna ugari dagoz, azken urteotan garbitu, konpondu eta seinaleztatuak. Bisitaldi gidatuok antolatuta, beraz, Sopelako Udalak ondarearen berreskurapena eta memoria historikoa bultzatu nahi ditu, gure historiaren pasarte garrantzitsuak gogoratuz.
Ibilaldi biak bardinak izango dira, bata abuztuaren 15ean eta bestea, 29an (biak domekea). Urko kiroldegiko aparkalekuan batuko dira ibiltariak, eta, gida baten laguntzinoaz, Sopelako eta Berangoko Burdin Hesia ezagutuko dabe, ordu eta erdi inguruko txangoan, Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoan amaituta. Mendiko botak eta egun bakotxeko eguraldira egokitutako erropak eroan behar dira.
Parte hartu nahi dabenek aurretik izena emon beharko dabe, turismo@sopela.eus helbidera mezua bialduta. Irailean antzeko bisita gehiago antolatuko dituala aurreratu dau Udalak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!