Balmasedak turismoa sustatzeko webgune barria dauka
2021-08-10 12:37 Pil-pileanOndarea eta ohiturak erakusteaz gan, informazino praktikoa emoten dau.

Balmasedako Udalak martxan ipini dau Zatoz Balmara! izeneko webgunea, turismoari eta urira doazan bisitariei begirako proiektu barria. Balmasedaren inguruko informazino guztia topau leiteke bertan, baita sustapen-bideoa be.
Udalak azaldu dauenez, historia, tradizinoak, gastronomia eta ondarea dira Balmasedaren estrategia turistikoaren oinarriak. Putxerak dira erakargarri nagusietako bat, baina, Bizkaiko uribildu zaharrena izanik, bestelako monumentu eta kontakizunak be ez dira falta. Aisialdirako aukera ugari be badagoz, adibidez, Aste Santuko Via Crucis biziduna.
Erakargarritasun horreen ganeko datu zehatzak topauko ditu bisitariak webgune barrian. Era berean, informazino praktikoa be badago: lotarako zein jateko lekuak, herrira heltzeko bideak, mapak, ibilbideak... Argazkiak eta bideoak be ikusgai ipini ditue.
Informazinoa hiru hizkuntzatan topauko dogu Zatoz Balmara! webgunean, hau da, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!