VII. Seriesland jaialdian parte hartuko daben websailak aukeratu ditue
2021-08-06 09:09 ZinemeaSail Ofizialekoa ez eze, beste ataletako zerrendak be prest dagoz.
Internet bidezko telesailen, edo websailen, topaleku izateko jaiotako Bilbao Seriesland Nazinoarteko Jaialdiak zazpigarren edizinoa beteko dau udagoienean. Proposamenak aurkezteko epea amaituta, antolatzaileek dagoeneko aukeratu ditue aurten ikusi ahal izango diran websailak, Sail Ofizialekoak zein beste ataletakoak.
Mundu zabaleko autoreek egindako makina bat websailen barri izango dabe zaleek Bilbon. Esate baterako, Sail Ofizialean 40 lan erakutsiko ditue aurten. Euskal produkzino bat dago horreen guztien artean, Backstage. Amerika, Asia eta Europako herrialde ugaritatik heldutako websailak dira besteak: Kanada, Hego Korea, Argentina, Kazakhstan, Italia, Alemania, Errusia...
Nortasun independentedun lanentzat gordetako Amets sailean be danetariko proposamenak ikusi ahal izango dira, beste 40 websail aukeratu ditue eta. Euskal produkzinorik ez dago, baina bai munduko bazter ugaritakoak. Ikuskizun laburren sailean, ostera, Euskal Herrian sortutako Los 300 sartu dabe.
Websailen trailerren erakustaldia eta Argentinako lan bi dakarzan VR 360 atala be VII. Serieslandeko egitarauan dagoz.
Ganera, aurreko urteetan lez, beren-beregi euskal websailak erakusteko atala dakar Serieslandek, Euskal Screenings dalakoa. Aurten lau proposamen dagoz: lehen aitatutako Backstage eta Los 300, eta baita Zikings eta Casa de Ma be. Horrezaz gan, Euskal Screenings sailaren parte ez bada be, The Last Wolves euskal websailaren trailerra ikusi ahal izango da jagokon atalean.
Aukeratutako film guztien zerrendea hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!