Zinetika-k bat egin dau 'K' sariakaz

Bizkaie! 2021-07-27 10:18   Zinemea

Helburua zinematografia eta atxikitako jaialdien oihartzuna zabaltzea eta jaialdi eta zinekluben kopurua handitzen laguntzea da.

Zinetikak K sarien lehen edizinoan parte hartuko dau. Ekimena Kresala zineklubak bultzatu dau Azkoitiko Zinetogram, Beasaingo Goieniz eta Urretxu-Zumarragako Butak21 zineklubakaz alkarlanean, baita Gipuzkoan egiten diran hainbat zinema-jaialdigaz alkarlanean be: Animadeba, Zinema Jaialdia Zeinuen Lengoaian, Donosskino eta Amua, Zinetikaz gan.

Iraila eta abendua bitartean egiten diran jaialdi horreetako bakotxean, 3 zineklubetako kideek osotutako epaimahai batek film bat aukeratuko dau alkarte horreen oinarri diran balioak, kalidadea, bestelakoa izatea, originaltasuna eta bestelakoak kontuan hartuta.

Sarituetako bakotxak Iker Babace eta Asier Arizkorretaren diziplina anitzeko Egingela taldeak sortutako K formako 20 zm-ko garaikurra jasoko dau. Urte amaieran saritutako film danakaz saio bereziak atonduko dira Gipuzkoako hainbat herritan.

Ekimen honen helburua zinematografia eta atxikitako jaialdien oihartzuna zabaltzea eta jaialdi eta zinekluben kopurua handitzen laguntzea da.

K sarien aurkezpena abuztuaren 30ean egingo da, 20:00etan, Donostiako Tabakalerako 4. pisuko terrazan (Andre Zigarrogileak plazea, 1). Ekitaldian jaialdietako ordezkariek euren proiektuak aurkeztuko ditue eta ondoren, proiekzino-saio bat programau da; horretan, jaialdi bakotxak proponidutako film labur bat ikusi ahal izango da.

Zinetikari jagokonez, "Sisters" (Daphne Lucker, 2018) eskainiko dabe, 2019ko Zinetikan Film Onenaren kategorian irabazlea; desegituratutako etxe batean bizi diran hiru ahizta dira protagonista; euren buruaren menpean bizi dira eta alkarregaz dagozan bitartean biziraungo dabe baina euren arteko maitasuna nahikoa indartsua al da inguruko ingurune goibelean irauteko?

Sisters filmaz gan honako honeek be erakutsiko ditue: Cerdita (Carlota Martinez Pereda, 2018); Bildur Malutak (Ander Iruretagoiena, Telmo Irureta, 2019); Ama Hil Egin Zaigu (Bira Produkzinoak, 2021); Monsieur Michel (Julien Bourges, 2019); I Said I Would Never Talk About Politics (Aitor Oñederra, 2015); Sirenas (Aitor Guerrero, 2021) eta La tierra llamando a Ana (Fernando Bonelli, 2019).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu