EZAE hasarre dago LABIk ezarritako murrizketakaz
2021-07-26 09:38 ZinemeaEuskadiko zinema-areto asko zarratu egin beharko dituela ohartarazo dau.
Euskadiko zinema-areto pribatuak eta kudeaketa pribatukoak bateratzen dituan EZAE alkartearen ustez, ulertezina da orain aretoen edukierea % 35era bajatzea, pandemian zehar ez baita inoiz horrenbesteko murrizketarik egin. Gainera, osasun-krisialdi osoan ez da koronabirusaren agerraldirik erregistrau zinemetan.
2020ko eta 2021eko galera handien zati bat zailtasun handiz berreskuratzen hasi diran arren, murrizketa honeekaz gatx ikusten dabe jarduereari eustea, hain edukiera txikiagaz, estreinaldi garrantzitsuenak hartzeko eragozpenak izango dituela uste dabe. Hain zuzen be, murrizketakaitik, EZAEko zenbait bazkidek astelehenetik aurrera aretoak zarratzea erabagi dabe.
Horrezaz gan, azken asteotan aretoek esfortzu handia egin dabe ohiko ordutegiak berreskuratu, zinemak egunero zabalik izan eta behargin guztiak ABEE (aldi baterako enplegu-erregulazinoko espediente) egoeratik atarateko. Zoritxarrez, murriztapen barrien ondorioz ezin izango deutse egoereari eutsi eta enplegu-
erregulazinoak, ordutegi murrizketak nahiz aretoak zarratzeko erabagiak harrtu beharko dituela jakinarazo dabe.
EZAEko bazkideek orain arteko baldintzatan jarraitzea eskatzen deutse Eusko Jaurlaritzeari, % 60ko edukiereagaz, hain zuzen, ez baita inoiz kutsatze-kasurik izan aretoetan. Gogoratu behar da zinema-aretoetan maskarea erabiltea nahitaezkoa dala, baita urruntze sozialari eutsi eta eskuak garbitzea be.
Egungo testuingurua ulertzeko, garrantzitsua da kontuan hartzea 2019ko epealdiagaz konparauta, 2020an euskal aretoek 10 miloe euroko galerak izan zituela, 2020an, 2019ko datuen ondoan, Euskadin zinemara joan ziran ikusleen kopurua % 65 baino gehiago murriztu zan eta egoera larri horren aurrean, erakundeen aldetik jasotako laguntzak ez dira nahikok izan.
Azken hileotan zinema-aretoek egindako ahalegin guztien helburua galera horreek murriztea izan da eta azken datuak itxaropentsuak ziran, estreinaldiek ikusleak erakarten zituelako baina Eusko Jaurlaritzeak iragarritako neurri barriakaz, azkenaldian lortutako aurrerapausuak zapuztu egingo dirala uste dau
EZAEk: Euskadiko aretoak pandemiaren eszenatoki murriztaile eta gogorrenean jarri ditue, ezelako arrazoi bari. Ezin dogu ahaztu, Espainiakoo zinema-areto asko zarratuta egon diran bitartean, euskal aretoek ahalegin handia egin dabela segurtasun neurri danakaz aretoak ez zarratzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!