Merkataritza eta zerbitzuetarako GetxoBonoak agortuta
2021-07-22 08:42 Pil-pileanOraindino Ostalaritzako Bonoak badagoz.
GetxoBonoaren azken kanpaineak, pasa dan bagilaren 18an hasitakoak, herritarren harrera ona izan dau eta merkataritza eta zerbitzuetarako ataratako 50€-ko 21.840 eta 25€-ko 15.840 bonoak agortu dira honezkero.
Gitxi gorabehera % 42 konsumitzaileek erositako bonuak dira, apurka-apurka trukatzeko zain dagozanak, hain zuzen be, erosketa-beharren arabera edo eskola-kanpaina, gabonak, akademietako matrikulak eta antzeko aldietan.
Gaur egun, 901.125€-ko salmenta-bolumena eragin da.
Ostalaritzako Bonoa
Establezimenduetan erosten diran ostalaritzako bonoak oraindino badagoz egon. Getxoko Udalak getxotarrei dei egin deutse bono horreek erosi deiezan, ostalaritzan
(atxikitako 37 establezimenduetan) 259.200€ mobidutea lortzeko.
Kontuak kontu, 20€-ko bonuak erosi daitekez 30€-ra arte konsumidu ahal izateko eta 10€-koak 15€ gastetako, konsumizino bakarrean ala batzuetan, betibe
establezimendu berean.
Kanpainara batutako establezimenduak konsultau hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!