Bilboko 22 enpresak 'Helmuga Segurua' autortzea jaso dabe
2021-07-21 11:23 Pil-pileankoronabirusaren ondoriozko kutsadura-arriskua murrizteko gomendioak ezarri ditue.
Bilboko 22 enpresa turistiko horreek arriskuen prebentzinorako neurriak eta koronabirusaren ondoriozko kutsadura-arriskua murrizteko gomendioak ezarri ditue eta Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez eta Basquetour-egaz lankidetzan, 22 beharleku horreei babesa emon deutse egokitzapen prozesu bikainagaitik.
Euskadiko Turismoaren Kode Etikoagaz konpromisoa daben Bilboko 22 enpresa turistikok Espainiako Turismo Kalidaderako Institutuak (ICTE) emoten dauen Helmuga Segurua bereizgarria jaso dabe arriskuen prebentzinorako neurriak eta koronabirusaren ondoriozko kutsadura arriskua murrizteko gomendioak ezartzeagaitik eta lanbideen arabera atondutako aholkularitzearen bidez enpresa bakotxak bere Covidaren kontrako plana sortu edo moldatu dauelako.
Egokitzapen prozesuan, bereizgarria lortu daben turismoaren sektoreko enpresa horreek SICTED COVID-19 Jardunbide Aurreratu Egokien eskuliburuko betekizunak ziurtatzen dituan kanpo-ebaluaketea gainditu dabe eta, esangura horretan, zerbitzu seguruagoa eskaintzen deutse bezeroei pandemian zehar. Eskuliburua Turismoko Estadu Idazkaritzeak (SETUR) sustatzen dau.
Kontuak kontu, bereizgarria lortu daben enpresa bilbotarrak honako honeek dira: Bilbao Hostel, Bilbao Turismo Bulegoak, Kobetamendi Autokarabanak, Bilbao City View, Itsasmuseuma, Bilboats, Tourné, Bilbobentura, Silken Hotela, NIS, García Bidaiak, Bilbao Express Bidaiak, Iberdrola Torrea Jatetxea, Explora Norte, Fresco Tours, Zorione Zubizarreta (APITE), Iratxe Muñoz (APITE), Mangel Manovell (APITE), Ana Rodriguez (APITE), la Unión Autobusak eta García Autokarrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!