Ekhilur talde indartsuago bat sortzeko helburuari eutsiz

Bizkaie! 2021-07-20 10:50   Pil-pilean

Ekhilur irabazi asmorik bako konsumo kooperatiba bat da

Batak besteari laguntzeko balioko deuskun taldea edo komunidadea, bai merkataritza eta lekuan lekuko produktoreei, bai bertako erabiltzaileei be. Horretarako, diruaren bidezko hartu-emonak dira ardatz baina komunidadearen kontrolpeko dirua da, ohiko hartu-emon merkantilistez bestelako dinamikak sortzen dituana. Ez da merkatua bakarrik, personak be badagoz

Bilbao Ekintzaren proiektua, Bilboko Udalaren eskutik dator Zazpi Kaleetan, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon, Atxurin eta Erriberako Merkatuan martxan jarritakoa: 100 denda eta 1.000 erabiltzaile behar dira Espainiako Bankuaren Lizentzia dauen ordainketa Aplikazino Teknologikoa probetako: Sare sendoa sortu nahi dogu. Parte hartu eta parte izatea gura dogu eta Ekhilur Bilbo Historiko sarea gure inguruan konsumo-sare gehiago sortzea sustatzeko erreferentzia bihurtu daiten. Proban eta Ekhilurregaz batera lan egin daizuen animetan zaituegu. Proban parte hartzeak ez dau kosturik izango eta sistema oso lagunkoia da, bai erabilteko, bai kudeatzeko be. Konponbidearen parte izan gaitekez. Gure pozaren partaide be egin nahi zaitugu, bai Bilboko Udalak Ekhilurren garapenerako hartutako konpromisoagaitik, bai mundu mailako Gizarte Ekonomiako 5. Foro Globalaren (GSEF2021) Batzorde Antolatzailearengaitik aukeratuak izateagaitik be, urriaren 4tik 8ra Mexiko Urian gure proiektua aurkezteko.

Gure proiektua ikusi eta zabaltzeko hain beharrezkoa dan laguntza hori eskatzen deutsugu, gure ahoak eta gure bozgorailuak izateko eta horregaitik emoten deutsueguz eskerrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu