USE ezohiko deialdian egin ebenen % 90,25ek gainditu dau
2021-07-15 08:02 Pil-pileanSarbide fasearen batezbesteko notea 6,2koa izan da.
Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean garagarrilaren 6tik 8ra Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoko (USE) ezohiko deialdiko Sarbide fasera aurkeztutako 1.097 ikasletatik 990ek gainditu dau, hau da, % 90,25ek. Sarbide fasearen batezbesteko notea 6,2koa izan da.
USEk fase bi ditue: sarbide fasea, unibersidadeko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dana eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazinoa hobetzeko balio dauena.
Ohiko deialdian, bagilaren 8tik 10era egin zana, 11.905 ikasle aurkeztu ziran sarbide fasera eta 11.709k gainditu eta, beraz, % 97,29k aprobau eban; batezbesteko notea 7,02koa izan zan.
Datuak behin-behinekoak dira, barrikusketaren ebazpenaren aurrekoak, izan be, barrikusketea eskatzeko epea edegita dago garagarrilaren 16ra arte; behin betiko emoitzak garagarrilaren 23an argitaratuko dira.
Bestalde, ezohiko deialdian USE gainditu eta UPV/EHUn gradu bat ikasi nahi daben Autonomia Erkidegoko Batxilergoko ikasleek euren izen-emotea berretsi beharko dabe garagarrilaren 19tik 25era.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!