'Harro'; 'Hiri Zatiak (desmontando la ciudad)'; eta 'Mamuak' dira irabazleak

Bizkaie! 2021-07-08 10:18   Zinemea

Ikus-entzunezko sustapenerako hiru proiektu irabazleak aukeratu ditue.

'Artifiziala'. Platanoboligrafo | Ikusi handiago | Argazki originala

Deialdiaren helburua da lekuan lekuko ikus-entzunezkoen sektorea defendidu eta babestea; dirua ikus-entzunezkoen edota zinemearen sektoreari zuzenduta dago eta proiektu bakotxak 14.000 euro jasoko ditu.

Bilboko Udalak, Arriaga Antzokiaren eta ZINEBIren bidez, #Bilbaoaurrera 2021 Planaren ikus-entzunezkoen edota zinematografiaren sektorerako hiru proiektu irabazleak hautatu ditu, bertoko profesionalak babestu eta uria sustatzeko.

Proiektu irabazleak honako honeek dira: Harro, Panarama Studio S.L-rena; Uri Zatiak (desmontando la ciudad), Calle Falsa 123 Produkzinoak S.L-rena.; eta Mamuak, Platanoboligrafo S.L-rena. Hiru proiektu horreek 14.000 eurogaz finantzauko dira eta Bilboko Udaleko Kultura eta Gonzalo Olabarria Gobernantza zinegotzia, Joseba Iñaki López de Aguileta Udaleko Kultura Saileko zuzendaria eta Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendaria buru dituan Balorazio Batzordeak hautatu ditu.

#Bilbaoaurrera 2021 ekimeneko dirutza horri esker, Udalak hartutako beste neurri batzuekaz batera, Bilboko ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren produkzinoagaz lotutako erakundeen eta eragileen artean aliantzak gehitzen eta sarea ehuntzen jarraitzeko ekintza-plan bat atondu gura dau.

Deialdi honetan, Uriaren sortzaileei uriaren orainaz eta etorkizunaz hausnartzeko eskatu jaken, uria sustatzen lagunduko daben baina uria bera hausnartzeko espazio bat be piztuko daben proposamen sortzaile eta askotarikoak aukeratzeko.

Hautatutako proiektuak

- Harro, Panarama Studio S.L. Zuzendariak: Marcell Erdélyi eta Iyán Altube: Harro-n, baldintza personalak eta sozialak batzen dira, Bilbo kontzeptua sortuz. Sei biztanlek lehen personan kontetan dabe uriagaz dituen loturak, sentimenduak, uriak eurengan dauen eragina...

- Uri Zatiak (desmontando la ciudad), Calle Falsa 123 Produkzinoak S.L. Zuzendariak: Susana Fernández eta Guillermo Julián: Behaketa hutsaren bila, abstrakzinoaren eta dokumentazinoaren arteko bidaian, formatuetatik iges egiten eban formatu bat topau neban. Uria zatika ebagi eta bere formen sintesia erretratugintzearen, pinturearen, arkitekturearen eta modearen bidez topetako ohiko oztopoak gainditzen dituan benetako esperimentazinoen mundua.

- Mamuak, Platanoboligrafo S.L. Zuzendaria: Lander Castro: Mamuak ez dira beti personen irudi etereoak. Batzutan eraikinen eta ohituren mamuak be existiduten dira, uriaren eskinatan izkutatuta. Super-8 formatua eta collagea lako teknikak bisualak buztartuz eta uriko soinuak isolatuz, Mamuak Bilbok jasan dituan aldaketa arkitektoniko eta kulturalei buruzko ikus-entzunezko hausnarketa bat da, bere auzoko zinema-aretoen desagerpena abiapuntutzat hartuz.

#BilbaoAurrera2021

Helburua Bilbon gizarte-kohesinoa mesedetzea eta ekonomia, enplegua eta kulturea suspertzea da. Igaz, pandemia hasi zanean, bultzatutako #BilbaoAurrera2020 Planaren jarraipena da eta COVID-19aren osasun-krisiak uriko personakan eta enpresakan dituan ondorioak arintzeko, suspertzeko eta barrindartzeko helburua dau. Igazko maiatzean udal-ordezkaritzea eben alderdi politiko guztiek adostutako #BilbaoAurrera2020 planak izandako harrera onaren ondoren, Udalak aparteko plan barri bat jarri dau martxan, #BilbaoAurrera2021 izenekoa. Plan horrek jarraipena emoten deutso azken hileotan egindako lanari eta 15,1 miloe euroko aurrekontua jarri dau mahai gainean, gizarte-kohesinoaren, kulturearen, ekonomiaren eta enpleguaren arloko 43 neurri zehatz aurrera eroateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu