Netflixeko 'Intimidad' serie barriaren grabaketearen eszenatokia da Bilbo
2021-06-30 10:10 ZinemeaBeti esan izan dogu Bilbo zinema-uria dala.
Topaketa honetan Netflix Txintxua etxeagaz egiten dabilen Intimidad telesail barriko aktore eta teknikariakaz egon da Juan Mari Aburto Bilboko Udaleko alkatea. Egun bi emongo ditue Bilbon, bigarrena, gaur, bagilak 30. Alkateak azaldu duenez, beti esan izan dogu Bilbo zinema-uria dala eta udaletxe hau eta gure bulegoak plato aparta dira filmaketak egiteko. Oso pozik gagoz Netflixek serie honetarako gure uria eta, batez be, gure udaletxea aukeratzeagaitik, bilbotar guztien etxea dalako. Zeozelan geure buruak pelikulan ikusiko ditugu.
Intimidad telesailean protagonistak Itziar Ituño (La casa de papel, Ilargi guztiak), Patricia López Arnaiz (Feria, Ane), Emma Suárez (Criminal, Julieta), Verónica Echegui (Días de Navidad, 3 Caminos), Ana Wagener (El inocente, Bienvenidos a Edén) eta Yune Nogueirasen (Akelarre) mailako aktoreak dira.
Txintxua Films etxeak Netflixentzat egiten dauen jatorrizko serie barri honen zuzendariak Jorge Torregrossa (Hache, ÉLITE, Fariña), Ben Gutteridge (The Naked Man, Steak Knife), Marta Font (Mira lo que has hecho) eta Koldo Almandoz (Oreina) dira.
Txintxua Films
2008an sortu zen etxe donostiarra da eta Marian Fernandez Pascal eta Asier Altuna ditu buru. Azken urteetako euskal produktora garrantzitsuenetakoa da, besteak beste, Amama (Asier Altuna, 2015), Dantza (Telmo Esnal, 2018) eta Oreina (Koldo Almandoz, 2018) filmak bideratuz. Orain gitxi Hondar Ahoak (Koldo Almandoz, 2020) minitelesaila produzidu dau.
Netflix
Streaming bidezko entretenimendu zerbitzu liderra da munduan. 190 herrialde baino gehiagotan dago eta ordainpeko bere 208 miloe harpidedunek genero askotako serie, dokumental eta film luzeez gozetan dabe hizkuntza askotan. Netflixeko harpidedunek serieak eta filmak Internetera konektautako edozein pantailatan ikusi leikiez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!