Euskerazko ikus-entzunezkoak egiteko VI. Benito Ansola Sariak epea zabaldu dau
2021-06-08 12:33 ZinemeaIrailaren 19ra arteko epea dago euskerazko ikus-entzunezkoak aurkezteko.
Euskaltzaleen Topaguneak, Lekeitioko Udalak eta Euskal Zinema Bilereak irailaren 19ra arteko epea edegi dabe euskerazko ikus-entzunezkoak VI. Benito Ansola sarian aurkezteko aukerea. 18 eta 36 urte bitarteko gazteei bideratutako 3.000 euroko saria irabazteaz gan, lan irabazlea 2022ko Lekeitioko Euskal Zinema Bileran estreinauko da jentaurrean.
Deialdi honetara disziplina ezbardinetako ikus-entzunezko lanak (fikzinoa, sorkuntzea, animazinoa nahiz dokumentalak) gauzatzeko proiektuak aurkeztu daitekez baina originalak izan behar dira, hau da, inon argitaratu bakoak, ezta beste inondik moldatuak be. Horretarako, lehiaketearen oinarrietan agertzen diran baldintzak bete beharko ditue parte-hartzaileek eta aurkezten dituen lanek.
Jasotako lan guztiak zuzendari profesional bik balorau eta hemendik hiru finalista izentauko ditue urte honetako 44. Euskal Zinema Bilera jaialdiaren barruan proiektuen aurkezpenak egiteko bideo-dei bidez. Jaialdia zarratzeko ekitaldian iragarriko da VI. Benito Ansola sariaren lan irabazlea. Izentapen honetatik 10 hileko epea izango dau irabazleak ikus-entzunezko proiektua gauzatzeko.
Sari honek, euskal kulturea zabaldu eta sortzaile gazteei euskerazko ikus-entzunezkoak produziduten laguntzea da eta horretan bat datoz ekimenaren sustatzaileak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritzea eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzea.
Benito Ansola sariko zuzendari irabazleak
Benito Ansola sariak VI. edizinoa beteko dau 2021an gazteei euskerazko ikus-entzunezko lanak egin deiezan bidea zabalduz eta horren adibide dira David Zabala, Paul Urkijo, Aitor Gametxo, Joseba Ubeguraga, Maider Fernandez, Maria Elorza eta Ruben Rosas zuzendari sarituak. Askok bide oparoa urratu dabe ikus-entzunezkoen produkzinoan Benito Ansola beka irabazi ebenetik.
Horren adibide da azken edizinoa irabazi eban Oier Fuentes beratarraren, Emisio Etena labur dokumentalari esker saritua eta urte honetako Lekeitioko 44. Euskal Zinema Bilera jaialdiaren barruan estreinauko dana.
Benito Ansola sariei buruzko informazino guztia (Aurtengo oinarriak, aurreko edizinoak, aurreko edizinoetako irabazleak...) hemen. irudienea.topagunea.eus webgunean duzue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!