Paul Urkijo irabazle AEBetako FilmQuest jaialdian

Bizkaie! 2021-06-03 09:24   Zinemea

Zuzendari onenaren saria emon deutse, Dar Dar filmagaitik. 

Ameriketako Estadu Batuetako Utah estaduan, Provo urian, egiten dan FilmQuest jaialdian parte hartu dau Paul Uquijo arabarraren Dar Dar fantasiazko film laburrak, eta epaimahaiaren oneretxia izan dau. Zuzendari onenaren saria emon deutse.

Ganera, beste lau izendapena izan ditu Dar Dar-ek festibal horretan: Fantasiazko film onena, Argazkigintza onena, Produkzino diseinu onena eta Soinu onena.

2020an estreinau zanetik, Dar Dar bertoko eta mundu zabaleko hainbat jaialditan ikusi ahal izan da. Donostiako Zinemaldian eta Zinebin proiektau eben, besteak beste. Sariak irabazi ditu Sitgesen, Errenterian, Gasteizen, Huhezineman eta orain AEBetan. 

Euskal Herrian kokatuta eta bertoko kondaira baten oinarrituta dago Paul Urkijoren film labur hau. Atzamarrak jaten dituan deabru batek emoten deutso izenburua. Dar, dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean, etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordainean, esaten deutso jenteari. Zuri-baltzean egindako pelikula honek kondairearen lehenengo zatia kontetan dau.

Aktoreak Udane Elosegi, Almudena Cid eta Elías García dira. Paul Urkijo, zuzendaria ez eze, gidoilaria be bada. Txikitan irakurri eban ipuin baten oinarritu zan gidoia idazteko. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu