'Creyente' film laburrak irabazi dau Wanted-en azken deialdia

Bizkaie! 2021-06-03 08:03   Zinemea

Fikzinoko film labur hau Iker Gonzalez getxotarrak zuzendu eta idatzi dau.

Creyente da Wanted programearen azken deialdia irabazi dauen proiektua, Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikoaren eta Gazteriaren arloek deitutakoa, gazteek jorratutako proiektuak laguntzeko, finantziazinorik, aholkularitza teknikorik, orientazinorik eta bestelakorik ez izateagaitik, errealidade bihurtzeko zailtasunak dituenei, hain zuzen be. Fikzinoko film labur hau Iker Gonzalez getxotarrak zuzendu eta idatzi dau eta Adriana Rollosorena izan da soinuaren ardurea.

Filmak bizitzea erlijino katolikoari eskaini deutson abade gazte baten istorioa dakar, hau baita errealidade ezagun bakarra, bizitzeak ezusteko buelta txiki bat emoten dauen arte. Momentu horretan ezagutuko ditu beste errealidade batzuk, lehen balorau be egin ez zituan gaiak gogoan hartuz.

Iker Gonzalezek berak autortu dauenez, ilusino handiz sortutako proiektua da eta erlijinoaz berba egiteaz gan, zeozelan maitasun istorio bat be bada. Ikusleak historia honen parte izatea da helburua, ikusleek euren sinismenei, printzipio moralei eta ingurukoakaz dituen hartu-emonei buruz hausnartu deien giroa sortuz.

Film labur hau aurrera eroateko jaso dauen saria 10.000 eurokoa izan da, baina oraindino ez dau estreinaldirako hitzordurik.

Kontuak kontu, Wanted lehiaketara aurkeztu ziran zazpi proiektuetatik aukeratutako bakarra izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu