'Homeless Home' eta 'Solo son Peces' Goya sarietarako hautagai izango dira

Bizkaie! 2021-02-02 12:11   Zinemea

Film laburra narrazino tresna legez barriketaldia Bilbon izango da eguenean, zezeilaren 4an.

Alberto Vázquezek zuzendu eta Bilboko Uniko estudioak produzidutako Homeless Home, animazino sailean lehiatuko da, Annecyko Animazinozko Zinemearen Nazinoarteko Jaialdian estreinautakoa eta Epaimahaiaren Saria irabazi ebana; horrezaz gan, Hollywoodeko Akademiaren Oscar saria irabazteko lehiakidea da.

Bestalde, Paula Iglesiasek eta Ana Sernak zuzendu eta Bilboko Al Borde Films etxeak produzidutako Solo son Peces film labur dokumental onenaren saria irabazteko hautagaia da. Zinebi eta Innsbrucken saritua eta Goya eta Forqué sarietarako hautataua izan da.

Kimuak Euskadiko Film Laburrak erakundeak babestu egiten ditu aitatu lanak eta interesa dabenentzako Film laburra narrazino tresna legez izenburuko barriketaldia izango da eguenean, zezeilaren 4an, Bilboko Golem zinematan; bertan izango dira Iván Miñambres, Homeless Home film laburra produzidu dauena, Ana Serna eta Paula Iglesias, Solo son Peces laburreko zuzendarikideak eta Olatz Alonso produktorea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu