Tranbia solidarioa Arratian

Bizkaie! 2020-11-16 12:08   Pil-pilean

Luzatu eskua pobreari lelopean, Caritas Arratiaren proiektuak eskualdeko herrietarako bidea egin dau. 

Joan dan astegoienean egin dau bere bidea 2020ko tranbia solidariak. Izan be, Frantzisko Aita Santuak IV. Behartsuen Jardunaldia ospatzeko deialdia egin eban eta, hain zuzen be, horrexeri erantzuna emoteko antolatu dau Caritas Arratiak egitasmo hau; egun nagusia atzo izan zan. Proiektu honen helburuak bi dira: batetik, herritarren kontzientziazinoa bultzatzea; bestetik, aldiz, ekimen solidarietarako dirua lortzea.

Hori dana lortzeko, opari-bonuak salgai ipini ditue Arratiako herrietan; txartela erosten dauanak, hamaikatxu sariren zozketean parte hartu ahal izango dau. Bestalde, nabarmentzekoak dira Caritas Arratiako lantaldeak, osasun-egoera honetara moldatzeko, egin behar izan dituan programa-aldaketak; izan be, proiektua Arratia ibarreko herri frankotara ailegetea egoan prestatuta, baina, azkenean, Zeanuriraino baino ezin izan da heldu. Hori bai, murrizte-neurriak sano zorrotzak izan arren, jente piloa batu zan atzo, Zeanurin.

Aitaturiko egitasmora bideratuta, 9.612 euro batzea lortu dabe. Joandako edizinoatan, hamaikatxu alkarteri emon deutse laguntzinoa eskuraturiko diruagaz, besteak beste, Askabide Fundazinoari, Giza Jangela askori edo Harribide Fundazinoari. Aurtengo edizinoan, ostera, Bakearen Etxea egitasmoari lagunduko deutse, etxerik ez daukienen harrerea sustatzeko.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu