Hemen dator Kazetaritzako XIII EuroBasque Saria 2020

Bizkaie! 2020-11-16 11:59   Pil-pilean

EuroBasquek 2008an erabagi eban Kazetaritzako Eurobasque Saria sortzea.

EuroBasquek komunikabideetako profesional, akademiko eta erakunde zibiletara zabaldu dau deia “XIII EuroBasque Kazetaritza Saria 2020” saria jasoko daben hautagaiak proponiduteko. Hebabideek Europa eregiteko prozesuan rol garrantzitsua jokatu behar dabela jakitun, EuroBasquek 2008an erabagi eban Kazetaritzako Eurobasque Saria sortzea. Sari horrek kazetaritza lanak saritzen ditu, hain zuzen be, Europako egungo jazoeren barri zabaltzen, europar nortasuna sustatzen eta Europa eregiteko proiektua ezagutarazoten egokien laguntzen daben kazetaritza lanak.

Sariaren oinarriak hemen

Parte hartu nahi daben komunikatzaileek eta kazetariek honako modalidade honeetan egin leikie: Euskal Herrian zabalkunde espezifikoa daben irrati eta telebista programak edo prentsa idatzia, sareko argitalpenak, blogak eta webguneak eta ikus-entzunezko lanak sarean. Eta ondorengo kategoriak: albisteak, kronika, erreportajea, Europako gaiei buruzko argazkien atala, argazkigintzea, dibulgazino zientifikoa eta kulturala eta marrazki biziduna / umorea.

Kazetaritza lanak, saiakerak, liburuak edo bideoak 2020an argitaratuak izan behar dira, telebistaren kasuan AVI, MPEG edo WMV eta MP3 edo RealPlayer irratian (bestela online plataformarako esteka publikoa). Idatzizko prentsearen kasuan, horren kopia konpulsatua epostaz bialdu behar da, eskatutako gainerako dokumentazinoagaz batera.

Europar Batasunarekin lotutako gai bat jorratzen daben modalidade bakotxeko kazetaritza lan onenei 2.500€-ko sari bi emongo jake.

Aurten EuroBasque Kazetaritza sarian parte hartzea % 100 online izango da. Horregaitik, parte hartzeko oinarrien amaieran parte hartzeko formularioa atxikitu dogu interesdun personek izena emon eta dokumentazinoa aurkeztu deien.


Zelan entregau lana?

Eskaera-orrian, Konpartidutako estekea edo deskarga estekea izeneko saila atalean aurretiaz zeuk atondutako karpetaren URL-a zehaztuko dozu EuroBasquek sarbidea izan daian edota .zip erako konprimidutako karpetea deskargetako. Esteka horrek zure lana eta gainerako dokumentuak jaso beharko ditu. Atxikitu beharreko dokumentuak deialdiaren oinarrietan zehaztuta dagoz, kazetaritza modalidadearen arabera.

Izen-emotea bialdu baino lehen mesedez baieztatu esteka EuroBasquentzat irisgarria dala eta ez dala iraungitzen. Frogatu lehenago ezagun bati bialduz.

Lanak 2021ko zezeilaren 15era arte aurkeztu daitekez.

Informazino gehiago behar izan ezkero, jarri hartu-emonetan sariak@eurobasque.eus e-posta bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu